Soziolinguistika Klusterrak bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketea ikertuko dau
2008-05-14 14:28 Euskerea berbagaiEkimenaren misinoa euskerearen berreskurapen eta normalizazinorako soziolinguitika ezagutzea garatzea da. Ikerketa hau egiteko, Klusterrak publikoaren borondatezko laguntzinoa eskatu dau.
Ikerketa honen helburua hizkuntza ohitura aldatu eta Gasteiz, Laudio, Irun, Arrasate, Donostia, Hernani, Lasarte, Beasain, Tolosa, Zarautz, Igorre, Bilbo, Durango, Balmaseda, Bermeo, Lekeitio, Mungia herri/urietan bizi diran bikoteak aztertzea da, aldaketa hori zelan egin daben jakiteko. Bikote horrrek garai batean gaztelaniaz egiten eben, eta aldaketea egin ondoren, egun, euren komunikazino hizkuntza nagusia euskerea izan behar da. Bikotea edozein muetatakoa izan daiteke: ezkonduta dagozanak/ez dagozanak, seme alabak dituenak/ez dituenak…
Ikerketa hau egiteko, publikoaren borondatezko laguntzinoa eskatu dau Klusterrak, beraz, 'aitatutako herrietan bizi bazaree eta hizkuntza ohitura aldaketea egin badozue, guri jakinarazo'. Ondoren, galdesorta bat pasauko jako bikoteari, 45 minutuko alkarrizketea egin baino lehen.
Proiektuaz edo Egitasmo Estrategikoaz informazino zehatzagoa gura izan ezkero, kluster@soziolinguitika.org helbidera, edo 943 59 25 56 telefonora edo www.soziolinguistika.org webgunera jo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!