Desjoyeaux Artemis-etik erretirau da

Bizkaie! 2008-05-16 15:12   Euskaldunak munduan

Atzo arratsaldeko 14.45etan (GMT, Michel Desjoyeauxek (Foncia), Artemis Transat 2004ko irabazleak, antolakuntzeagaz jarri zan hartu-emonetan bere belaontziak balea bategaz talka egin ebala jakinarazoteko.

Atzo arratsaldeko 14.45etan (GMT, Michel Desjoyeauxek (Foncia), Artemis Transat 2004ko irabazleak, antolakuntzeagaz jarri zan hartu-emonetan bere belaontziak balea bategaz talka egin ebala jakinarazoteko. Belaontziak aurrealdean (brankan) izan ditu kalteak eta Desjoyeaux arduraturik dago ‘antideriva’-ren egoereagaitik. Skiperra ondo dago, ez da zauritu eta belaontzia be oraindino nabigatzeko segurua da; halan da be, bai skiperrak eta baita ontziak be arrisku gehiago ez izateko estropadatik erretiretea erabagi dabe.

Kontuak kontu, eguneko albiste garrantzitsuena Desjoyeaux erretirau dala izan arren, estropadea ez da eten, aurrera doaz ganerako nabigatzaileak eta orain beste erronka bati egin beharko deutse aurre, izan be, antolakuntzeak 36 orduko ‘blackout’-a (itzalaldia) ezartzea erabagi dau astegoien honetarako, hau da, gaurko, barikuko 18:00etatik domekako, maiatzaren 18ko 06:00ak arte, antolakuntzeak ez dau informauko nabigatzaile bakotxak estropadan dauen postuaz.

Bien bitartean, Unai Basurkok burrukan jarraitzen dau eta ‘Pakea Bizkaia belaontziaren erantzunagaz harro’ sentiduten da. Mila milia baino gehiago nabigau ditu baina astegoien hau erabagigarria izango da estrategiak egiteko eta antolakuntzeak ezarritako itzalaldia aprobetxetako. Oraindik asko dago ikusteko eta Basurko portugaletearraren Pakea Bizkaia ‘egunetik egunera hobeto dago’

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu