Behatokiak eta UEMAk lankidetza-hitzarmena sinatu dabe eskubideen babesean eraginkorragoak izateko
2008-05-16 11:15 Euskerea berbagaiBehatokiak gizarte-eragileakaz lankidetzan jardutearen garrantzia azpimarratu dau, eta beste gizarte-eragileakaz lankidetza-hitzarmenak sustatzeko pausu barriak emon gura dituela. Bestetik, UEMAko lehendakariak erakundea osotzen daben udalerriek konpromiso sendoa hartzen dabela azaldu dau.
Bi erakundeek hizkuntza-eskubideen babesean eragiteko asmoz, alkarlanean eraginkorragoak izatea espero dabe. Donostian egindako agerraldian Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok eta UEMAko lehendakari Jon Bollarrek parte hartu dabe.
Behatokiak gizarte-eragileakaz lankidetzan jardutearen garrantzia azpimarratu dau, eta beste gizarte-eragileakaz lankidetza-hitzarmenak sustatzeko pausu barriak emon gura dituela. Bestetik, UEMAko lehendakariak erakundea osotzen daben udalerriek konpromiso sendoa hartzen dabela azaldu dau. ‘Pausu praktikoak emongo doguz gehiagotan urraketarik izan ez daiten, ez gure udaletan, ez gure udalerrietako herritarrei jagokezan ganerako erakundeetan’, azaldu dau.
Behatokiak oraintsu aurkeztu dau hizkuntza-eskubideen diagnosia, 2007an herritarrek euskerearen telefonoaren bidez egindako kexak eta zoriontzeen bidez urteko txostenean jaso dauena. Progresibotasun-falteagaz eta eskubide-urraketen kopuru handiagaz sano arduratuta dago Behatokia. ‘Halan da be, badakigu euskeraz lan egiten daben administrazinoek hamaika traba izaten dituela eguneroko jardunean. Arrazoi horrengaitik, administrazino horreen esku be jarri nahi dogu Euskerearen Telefonoa zerbitzua’, adierazo dau Bilbaok.
Era berean, Behatokiak ohartu dau herritarrek gero eta kontzientzia handiagoa dabela hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean, ‘eta gure zerbitzua hurreratu gura deutsegu herritarrei’. Herritarrek euskeraz biziteko daben eskubidea ez dabe bermatuta eta egunero sortzen diran ezintasunak nabarmenak dira. ‘Are gehiago, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar dau’, gaineratu dau. Behatokiak ahalegin gehigarri hori ‘ahalik eta txikiena izateko’ lan egingo dau.
Bestalde, UEMA osotzen daben udalerrietan ahalegin berezia egingo da hizkuntza-eskubideen babesean. Bizkaian, Bermeo, Gatika, Muxika, Gizaburuaga, Arratzu, Ajangiz, Aulesti, Amoroto, Berriatua, Mendexa, Etxebarria, Dima, Artea eta Zeanurin; Araban, Aramaion; Gipuzkoan, Azpeitia, Orio, Zarautz, Oiartzun, Zestoa, Aduna, Irura, Anoeta, Leaburu-Txarama, Altzo, Baliarrain, Ikaztegieta, Beizama, Elduain, Belauntza, Orexa, Lizartza, Orendain, Alegia, Itsasondo, Arama, Zaldibia, Gaintza, Ezkio-Itsaso, Mutriku, Getaria, Usurbil, Aizarnazabal eta Antzuolan; Nafarroan, Leitza, Goizueta, Arantza, Etxarri-Aranatz, Urdiain, Arbizu, Zubieta eta Areson.
‘Gure lana da urraketa horreei amaierea emotea eta jagokonari gehiagotan gerta ez daitezan proposamenak egitea’, argitu dau UEMAko lehendakariak. Izan be, urraketa guztiak dira salatzeko modukoak, baina UEMAko udalerrietan holakoak pasetan diranean larriagoak dira, herritarren gehiengoa baita diskriminatua, herritarren % 70 baino gehiago baita diskriminatua.
‘Madrilen gaztelania-hiztunaren eskubideak, Londresen ingeles-hiztunak dituanak Aramaion, Leitzan edo Bermeon euskal hiztunak horrexek berak izatea. Eta argi dago egungo hizkuntza politikak Euskal Herrian ez dituala eskubide horiek bermatzen’, azaldu dau Jon Bollarrek.
Amaitzeko, Behatokiak hurrengo hilebeteetan beste sektore eta eremu batzuetan be lankidetza-hitzarmenak abian jarriko dituala iragarri dau Behatokiko ordezkariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!