ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdia 2008ko Maiatzaren 28tik 31ra Bilbon eta Barakaldon

Bizkaie! 2008-05-13 18:13

Joera eszeniko barriei zabalik dagoan ACTek, hezkuntza, Europagazko hartu-emonak eta sorkuntza barria hurreratu eta suspertzen ditu. Helburuak eszena sortzaile barrien lana sustatu eta berau publiko, prentsa eta profesionalengana zabaltzea dira.

Joera eszeniko barriei zabalik dagoan ACTek, hezkuntza, Europagazko hartu-emonak eta sorkuntza barria hurreratu eta suspertzen ditu. Helburuak eszena sortzaile barrien lana sustatu eta berau publiko, prentsa eta profesionalengana zabaltzea dira.


Jaialdiaren egitarauak 4 atal ezberdin ditu:

- Sortzaile barrien eszena lan laburren erakusketa eta lehiaketea

Bosgarren edizino honetan, aparteko garrantzia emon gura izan jako sortzaile barriek eginiko pieza laburren lehiaketeari. Saria datorren urterako lan barri baten produkzinoa da.

Aurten partaideak, besteak beste, Finlandia, Suedia, Erresuma Batua, Mexiko, Herbereak, Turkia, Portugal, Israel edo Argentinatik datoz.

Aurtengo lanik onena aukeratzeko ondokoak izango dira epaimahaikideak: Balbir Singh, Diversity dance, Erresuma Batua; Lauren Atanes, dantzari eta akrobata eta Marta Navaridas, ACT 2007ko accesit-aren irabazlea.


- Dantzine

2008ko barrikuntzea da. Sariketa barri bat da eta sortzaile barriek filmautako dantza lanak ekarriko ditue Kanada, Estadu Batuak, Herbereak, Brasil, Frantzia, Euskal Herria eta Estadutik. Atal honetarako dantza eta ikus-entzunezkoen munduko profesionalak izango dira epaile lanetan: Ohiane Espuñez, antzerki ikertzailea; Janine Dijkmeijer, Cinedans, Holland, jaialdiko zuzendaria eta Pedro Madoz, Barakaldoko kultur etxeen koordinatzaile orokorra.

Horrezaz gan, lehiaketaz kanpo goi mailako hainbat film ikusi ahal izango da:

‘The cost of living’ DV8 taldearena, nazinoarteko kritikak goraipatutako talde honen azken lana.

‘Pina Bausch’, Anne Linselek zuzendutako dokumentala; bertan nazinoarteko dantza garaikideko koreograforik ospetsuenetakoa dan Pina Bausch eta ingurukoek bere lanen sorkuntza prozesuaz berba egiten deuskue.

Atal honetan Amsterdamgo CINEDANS jaialdiak 5 lan aukeratu ditu guretzat. Ulrik Wirel-en ‘Urge’, Annik Vroom-en ‘RIP’, Tobjorn Skarild-en ‘Alt I Alt’, Hans Beenhakker-en ‘Wiped’ eta Reyner Lynqdal-en ‘Burst’.


- Europako Antzerki eta dantza eskolen lanen aurkezpena

Pasa dan urteotan bezela, aurten be zenbait eskolek ikasketa amaierako lanak aurkeztuko ditue: Aleksander Zelwerowicz Antzerki Academia Estatala Poloniatik, Janáček Musika eta Arte Eszenikoen Akademia Brnotik (Txekia), Hungariatik Budapesteko Dantza Garaikideko Akademia, Herbereetatik ST+M (Stem Theater Muziek), Madrildik RESAD eta Euskal herritik BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia.


- Egitarau pedagogikoa

Ikastaroak, hitzaldiak, maisu klaseak: Europako arte eszenikoen ikastegietatik honako irakasleak izango doguz gurean: BALBIR SINGH eta ANDREW LORETTO (Huddersfield, Erresuma Batua), JANINE DIJKMEIJER (Cinedans. Amsterdam, Herbereak), ANA SERNA (ESAD, Galizia), SELMA SUSANNA (STM. Amsterdam Herbereak), BEGOÑA M. CAMARILLO (BAI, Bizkaia) eta OHIANE ESPUÑEZ eta ITZIAR ZORITA (Bartzelona).

Interpretazino atala Barakaldon eta zuzendaritzakoa Bilbon dituan BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegian sortu zan ACT jaialdia. Jaialdia aurrera eroateko beharrezko diru-laguntzak Bilboko eta Barakaldoko udalek emoten ditue gehienbat eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako kultur sailak eta INAEM-ek be laguntzen dabe. Jaialdiko publizidadea BBK-k eta Metro Bilbaok bultzatzen dabe.

Barakaldo Antzokia, Clara Campoamor Kultur etxea, eta Bilboko San Frantzisko udaltegia, Fundición, Bilborock eta Hikateneoa izango dira aurtengo ACT antzerkialdiaren topaguneak.

Ekitaldietarako sarrerak 5 euroan egongo dira salgai, eta BBK gorria edo ta BBK 26+ txartela erakutsiz % 10eko deskontua izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu