Santurtziko musika eskoleak 25. urtemugea ospatuko dau
2008-05-15 11:43 MusikeaSanturtziko musika eskoleak bihar, hilak 16, ospatuko dau bere 25. urteurrena, Serantes Kultur Aretoan (SKA) egingo dan jaialdian. Bertan, omenaldi ‘oso berezia’ egingo jako hasierako momentuetan eskolea bultzatu eban Pili Mugikari.
Santurtziko musika eskoleak bihar, hilak 16, ospatuko dau bere 25. urteurrena, Serantes Kultur Aretoan (SKA) egingo dan jaialdian. Bertan, omenaldi ‘oso berezia’ egingo jako hasierako momentuetan eskolea bultzatu eban Pili Mugikari, Santurtziko Udaleko Kultura zinegotzi Danel Bringasek adierazo dauenez.
Bringas jn.ak jakinarazo dauenez, Serantes Kultur Aretoan egingo dan ekitaldia 19:30etan hasiko da eta askotariko ekitaldiak egongo dira, gehienak musika eskolako ikasleen eskutik.
Kontuak kontu, Santurtziko Txistularien Bandeak hasiko dau ekitaldia. Ondoren, Lagun Zaharrak Abots Zuriak taldeak bi pieza musikal interpretauko ditu, Roberto Perdiguero Moralesen zuzendaritzapean.
Amaitzeko, SKAren 25. urteurrenagaitik editau dan eskoleari buruzko bideo bat ikusi ondoren, Santurtziko Musika Bandeak eskainiko dau ekitaldiko azken emonaldia, eskolako ikasleen eta Haurren Abesbatzaren partaidetzeagaz.
Historian zehar, 3.000 bat ikasle igaro dira Santurtziko musika eskolatik, batez beste 400 ikasle urtero, eskolearen egoitzea Katu Etxean dagoanetik. Izan be, 1992an, antxinako Itsas Eskolatik egungo egoitzara lekualdatu zan eskolea, Oriol jauregitik metro eskasera.
Azkenik, eta urtemugea ospatzeko ekitaldien barruan, maiatzaren 30ean, barikuan, eskolako ikasle ohia dan Roberto Berrocalek piano kontzertu bat eskainiko dau Serantes Kultur Aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!