Amerikarrei pernila gustau ezkero, akabo!

Angel Dominguez 2007-11-19 10:59   Begi betegarri

Euskerearen Legearen 25. urteurrena izango da XI. Jagon Jardunaldietako ardatz nagusia

Bizkaie! 2007-11-19 09:54   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu zemendiaren 23an, barikua, Bilboko egoitzan, 'Euskerearen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan' gaiaren inguruan.

Pakea Bizkaia 2009 belaontziak Cabo Verde atzean itxi eta gero eta hurrago ditu Ekuadorreko barealdiak

Bizkaie! 2007-11-16 15:48   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok eta Gonzalo Gandariasek arrain hegalarien bisitea be izan dabe eta batzuk bizkaitarren sareetan ‘jausi’ dira. Era horretara, eguneroko menua apur bat aldatu eta arrain hegalaria tximinoiagaz preparetako modua izan dabe.

Bilboko Txistularien Udal Bandeak 'Hala ere' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-16 14:53   Musikea

Akordeoia omentzen dauen disko barria gaur aurkeztu dabe Bilboko Udaletxean. Diskoan, Xabier Letek eta Lourdes Iriondok 1974an egindako kanta bat edota Kepa Junkerak egindako beste bat jasoten dira, besteak beste.

Seiurte eta Martxoak 31 taldeen zuzenekoak dakarz Estoldetan zigiluak

Bizkaie! 2007-11-16 12:58   Musikea

Estoldetan zigiluak Durangaldeko Seiurte eta Martxoak 31 taldeek Plateruenan zuzenean grabautako lan potoloak aurkeztu ditu aurtengo Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Oskorri Banda Band’ diskoaren aurkezpena Galizian

Bizkaie! 2007-11-16 11:03   Musikea

Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Catalunyan, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Galizian gauza bera egiteko aukerea izango dau astegoien honetan.

Persepolis

Joseba Terreros 2007-11-16 10:51   Zinema kritikak

Persepolis filmak totalitarismoaren kritika zorrotza egiten dau, baina tragikotasun bako ikuspuntu personal ironiko baizen bizi batetik abiatuta. Ondo pasetako, gogoetea egiteko eta barre egiteko aukera mordoa emoten dau. Ez da gitxi, benetan.

Elkar argitaletxeak CD formatuan editauko dau Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ diskoa

Bizkaie! 2007-11-16 10:13   Musikea

Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu guran.

Marylin Manson eta Turbonegro BECen

Gotzon Uribe 2007-11-16 10:04   Musikea

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berlineko Expolinguak 20. ekitaldiari ekingo deutso zemendiaren 16tik 18ra bitartean

Bizkaie! 2007-11-15 17:20   Euskerea berbagai

Aurtengo edizinoan, 200 erakusle eta 15.000 bisitari inguru izango dira. Aurten, Kataluniako Institut Ramon Llull eta Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzea izango ditu bidaide euskal ordezkaritzeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

G puntua berbagai Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdigaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-11-15 14:54   Bertsolaritzea

Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendigaz ibili gara berbetan. Biak be, zeresan handia dabe Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Saio ederrak egin ditue eta euren kanturako segurtasunak dinosku ez dala kasualidadea izan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mortadelo eta Filemon' eta TMEO aldizkaria omenduko ditu Getxoko Komiki Azokeak

Bizkaie! 2007-11-15 14:05   Kulturea

Zemendiaren 23tik 25era, binetearen mundua protagonistea izango da Getxon. Aurten, azokeak 6 urteko ibilbidea beteko dau eta, hori ospatzeko, gune barri bat izango dau: Manga Gunea. Bestalde, azokeak Ibáñez artistea eta TMEO aldizkaria omenduko ditu.

Patxi Baztarrika: ‘herri erakundeetan ez dago euskerearen areriorik’

Bizkaie! 2007-11-15 13:50   Euskerea berbagai

Euskerea beti barri negatiboakaz eta gorabeherakaz identifiketea kritikau dau, ‘euskereari ez deutsagulako ezelako mesederik egiten’, eta ‘erakargarritasunagaz, baliogarritasunagaz, gozamenagaz eta alkarbizitzagaz lotzearen aldeko deia egin dau, ‘euskereari benetan arnasbidea emongo baldin badeutsagu’.

‘Asian Draws’ by Judas Arrieta

Bizkaie! 2007-11-15 11:37   Euskaldunak munduan

Zemendiaren 16an ‘Asian Draws’, Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) euskal artistearen marrazki barrienak dituan erakusketea inaugurauko da Shanghai-ko Euskal Etxean. Erakusketea urte amaierara arte ikusi ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hogeita hamazortzi herrialdetako 92 film aurtengo Zinebin

Bizkaie! 2007-11-14 17:43   Barriak

Zinebi, Film labur eta Zine Dokumentalaren Nazinoarteko 49. Jaialdia zemendiaren 26tik abenduaren 1era izango da Bilbon.

Zemendiaren 19tik abenduaren 4ra, Euskal Kulturearen IX. Jardunaldiak izango dira Getxon

Bizkaie! 2007-11-14 14:45   jardunaldiak

Euskera Zerbitzuaren ekimena dira eta udalerriko hainbat alkartegaz alkarlanean antolatu ditue; tartean, Bizarra Lepoan eta Egizu alkarteak, Algortako Bertsolarien Eskolea eta UK aldizkaria dagoz.

Jean Nsonjiba Lokenga, Pax Romanako mundu osorako lehendakaria Bilbon

Bizkaie! 2007-11-14 14:36

Afrika aldatzen ari da. Pax Romanako mundu osorako lehendakari eta Pax Romanako Afrikarako lehendakariorde Jean Nsonjiba Lokengaren arabera, ‘Afrikako ekonomia batez beste % 5 ari da hazten eta biztanleek gerra hotzaren sasoiko kolonia-oste aroan baino funtsezko askatasun gehiago ditue’.

Matematikeak eguneroko bizitzan dauen eragina aztergai Bilbon

Bizkaie! 2007-11-14 13:53

Publiko orokorrari zuzendutako berbaldiek matematikea gizarteari hurreratzea dabe helburu, eguneroko bizitzan, kulturan, aurrerapen teknologikoetan, ekonomian, medikuntzan, injinerutzan edo arkitekturan elementu matematikoek daben garrantzia egiaztatzea, hain zuzen.

'Cristobal Molón' pelikulea saritu dabe Kordoban

Bizkaie! 2007-11-14 13:33   Barriak

Iñigo Berasategi eta Aitor Arregiren Cristóbal Molón pelikuleak Film Luze Onenaren Saria jaso dau Kordobako Animacor 2007 Animazinozko Zinema Jaialdiaren III. edizinoan.

Ene Bada taldearen azken kontzertua

Ene Bada 2007-11-14 11:47   Musikea

Eneritz eta Edurtzeta, Ene Badako abeslari eta trikitilariak orain dala 20 bat urte hasi ziran trikitixearen munduan, orain dala 16 bat urte alkarregaz joten eta orain dala 10 urte Ene Bada taldea sortu eben.