Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen sariak banatu ditue

Bizkaie! 2008-05-28 12:21   sariak-autortzak

Ainhoa Begiristain Beasaineko Loinazpe Institutuko ikaslea eta Garazi Larrakoetxea Laudio Ikastolako ikaslea izan dira Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen lehenengo eta bigarren saridunak. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregian izan da.

Ainhoa Begiristain Beasaineko Loinazpe Institutuko ikaslea eta Garazi Larrakoetxea Laudio Ikastolako ikaslea izan dira Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen lehenengo eta bigarren saridunak, hurrenez hurren. Jaso daben saria irakasle bategaz batera egingo daben Londreserako bidaia izango da eta, ganera, lehen postuan geratu danak ordenagailu eroangarri bat be jaso dau.

Beste lau ikasle be saritu ditue Coca Cola lantegiak antolatu dauen Euskerazko Idazlanen Lehiaketearen bosgarren edizinoan. Lau horreek Kataluniarako bidaia bat lortu dabe.

Sari-banaketa ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da eta bertan egon dira, besteak beste, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera Zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Ikasleen idazlanak irakasle, komunikabide eta kultur erakundeetako ordezkariek osotutako epaimahai batek aukeratu ditu.

Aurten, Euskerazko Idazlanen Lehiaketan hiru mila ikasle baino gehiagok parte hartu dabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; 'Ikusi eta gero danak jakintsu' gaiarren ganean idatzi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu