Ondarreta Abesbatzak Zortziko Gazteen Txapelketea antolatu du 17 urtetik gorakoentzat
2008-05-28 18:28 MusikeaLehiaketearen helburua, ‘herriko abesbatzak gazteakaz hornidutea da, gazteak era honetako taldeetara hurreratzen ez diranez, belaunaldien txandakatzea arriskuan egon daitekeelako’, aitatu dau gaur ekitaldiaren aurkezpenean Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek.
Ondarreta Abesbatzak, Udalaren laguntzinoagaz, Zortzikote Gazteen Lehiaketea antolatu dau gure herrian ezkutuan dagozan ahotsak entzunda gozau ahal izateko. Getxoko eta inguruko herrietako 17 urtetik gorako gazte guztiek parte hartu ahal izango dabe, baldin eta abestea atsegin badabe eta danetara zortziko talde bat osotzen badabe.
Lehiaketearen helburua, ‘herriko abesbatzak gazteakaz hornidutea da, gazteak era honetako taldeetara hurreratzen ez diranez, belaunaldien txandakatzea arriskuan egon daitekeelako’, aitatu dau gaur ekitaldiaren aurkezpenean Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek.
Ondarretaren ordezkariak, Jose Ramón rebatek, bere aldetik, lehiaketearen inguruko gorabeherak eskaini ditu. Zortzikotearen izena emon ostean, taldeak gura dituan abesti bi aukeratu beharko ditu eta Ondarreta Abesbatzak nahitaez abestu beharko dan hirugarren gai bat jarriko dau. Baldintza bakarra abestiak ahotsetara abestea izango da.
Taldeari izena emon jakonetik irailera arte zortzikoteak abestien probasaioak egiteko denporea izango dau. Iraileko bigarren eta hirugarren astean zehar (geroago jarriko diran egun eta orduan) zortzikote bakotxa grabazino-estudio batera joango da hiru abesti horreek grabetako. Ondarreta Abesbatzak grabazino guztiak entzungo ditu eta guztien artean gehienez 10 zortzikote aukeratuko ditu.
Urriaren 17an, aukeratuak izan diran zortzikoteek nahitaezkoa zan abestia eta aukeratu dabenetatik bat abestuko dabe jentaurrean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Egun horretan, gainera, musika-kritikariez osotutako epaimahai baten aurrean zortzikote irabazlea eta finalista izan diran beste bi aukeratuko dira. Zemendiaren 14an, zortzikote irabazleak barriro abestuko dau jentaurrean Ondarreta Abesbatzagaz batera.
Sariak eta izenemoteak
Lehenengo finalistarentzat 800 euro eskudirutan eta Ondarreta Abesbatzagaz 2009ko garagarrilean Europako herrialderen batera joateko bidaia izango dira. Bigarren eta hirugarren finalistentzat 500na euro izango dira eskudirutan, eta parte hartu daben zortzikote guztientzat bere grabazinoa dauen CD bat.
Bagilaren 16tik 27ra bitartean emon daiteke izena, era desbardinetan: Gazte Informazino Bulegoaren 94 466 03 53 telefonoaren bitartez; mezu elektroniko bat biaduz (gaztebulegoa@getxo.net-era) zortzikotea osotzen dabenen izenak eta horreekaz harremanetan jarteko telefono bat ipiniz; SMS mezu bat bialduz 667 600 740 zenbakira (mezuan ZORTZIKOTEA idatziz); eta Gazte Informazino Bulegora bertara joanez (Tangora Etxea, Algortako etorb.,98).
Ikastetxeei konbita egin deutse ekimen honen barri zabal daien, eta bereziki, irakasleei ikasleen artean zortzikote bat osotu daien.
Argibide gehiagorako Ondarreta Abesbatzara jo. Telefonoa: 626 894 905 (9:00-13:00 eta 16:00-19:00) edota Gazte Informazino Bulegora: 94 466 03 53 (11:00-14:00 eta 17:30-20:00).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!