Barikuan emongo ditue Zernola sariak

Bizkaie! 2008-05-28 17:28

Ikasturtea hasteagaz batera, Elhuyar Fundazinoak VI. Zernola Olinpiada jarri eban martxan www.zernola.net webgunearen bidez. Orain, ikasturtearen amaiereagaz batera, sariak banatu eta jaia egiteko ordua ailegau da. Zitea bariku honetan, maiatzak 30, izango da Arrasateko Polo Garaian.

Ikasturtea hasteagaz batera, Elhuyar Fundazinoak VI. Zernola Olinpiada jarri eban martxan www.zernola.net webgunearen bidez. Orain, ikasturtearen amaiereagaz batera, sariak banatu eta jaia egiteko ordua ailegau da. Zitea bariku honetan, maiatzak 30, izango da Arrasateko Polo Garaian, eta 150 gaztek parte hartuko dabe, Elhuyar Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Hilero, Euskal Herriko 41 ikasgeletako ikasleek zientziagaz eta teknologiagaz zerikusia eben probak egin behar izan ditue. Besteak beste, honako gai hauek landu ditue: zientzia-kazetaritzea, dietetikea, ingurumena, teknologia berriak, matematika edota biologia.

Antolatzaileen arabera, 'lan bikainak' egin ditue parte-hartzaileek, eta guztiak www.zernola.net webgunean dagoz ikusgai. Lehenengo saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko 2.E gelako ikasleek lortu dabe; bigarrena, Bermeoko Eleizalde ikastolako ikasleek; eta hirugarren postua Donostiako Axular Lizeoko 2.D gelakoentzat izan da. Jesus Obreroko 1.D gelakoak; Elgoibarko BHI-ko ikasleak; eta Arrasateko Arizmendi-San Viator ikastolako 1.T ikasgelakoak be sari-banaketa ekitaldian izango dira.


Sariak

Lehenengo sariaren irabazleek, Gasteizko Jesus Obreroko 2.E ikasgelako ikasleek, gelako guztiek Zuatzako ugartean egun biko egonaldia jasoko dabe, Arabako Foru Aldundiaren eskutik. Bigarren sariaren irabazleek, Bermeoko Eleizalde ikastolakoek, Plentziako aterpetxean egun biko egonaldia egiteko aukera izango dabe, Bizkaiko Foru Aldundiari esker.

Azkenik, hirugarren sariaren irabazleek, Axular Lizeoko 2.D gelakoek, egun bateko txangoa egingo dabe Sobronera (Araba) eta, han, kanoan eta abentura-parkean ibiliko dira, Sobron Abentura taldearen eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu