'Urdulizko lanbideen sidurriak batzen' dokumentala plazan

Bizkaie! 2026-10-23 08:15   Kulturea

Urdulizko Kultur Etxean aurkeztuko da urriaren 23an, 18:00etan.




Urdulizko Udalaren eskariari erantzunez, Labayru Fundazinoak egindako ikus-entzunezkoa da, Urdulizko herritarrek euren eta euren aurrekoen lanbideen barri emoten dauena: baserriari lotutako lanak, artisau-sare zabala (errotariak, errementariak, uztarriginak, otzaragileak, arotzak, kareginak...), 1960ko hamarkadako industrializazinoak ekarritako ekonomia mistoa eta merkataritza txikiaren garapena eta zabaltzea, besteak beste. Egitasmo honek herriko ondare immateriala dau ardatz nagusi, izan be, gaur egun teknologia barriak eta bizimodua erabat aldatu badira be, atzoko lanbideen aztarnak eta oihartzuna oraindino be bizirik dagoz Urdulizko kale izenetan, toponimian eta familia askoren buruetan.

Proiektuaren eta ikus-entzunezkoaren aurkezpena egingo da, testigantzak emondako herritarrakaz eta egileakaz batera. Ikus-entzunezkoa euskeraz izango da, gaztelaniazko azpitituluakaz.

Lan hau Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan kokatzen da, herriko memoria kolektiboa jasoteko eta belaunaldi barriei joandako bizimoduaren aberastasuna transmitiduteko asmoz.

Aurkezpenean parte hartuko dabe Itziar Iratzagorriak, Urdulizko alkateak; eta Akaitze Kamiruagak Labayru Fundazinoaren izenean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu