Basauriko Udal Liburutegiek Liburutegiaren Eguna ospatuko dabe
2026-10-23 07:55 KultureaRomán Garcíaren Basauri: antzinako liburua erregaletea da asmoa.
Urriaren 23tik aurrera, Basauriko liburutegiek doban banatuko ditue liburuaren aleak eta gomutarako liburu-markatzaile bat, izakinak agortu arte. Ekimena egilearen familiak egindako dohaintzeari esker gauzatu ahal izan da, irakurzaletasuna sustatzeko, kulturea herritarrei hurbiltzeko eta liburutegi publikoek topagune, ezagutza-iturri eta tokiko memoria transmitiduteko gune bezela beteten daben eginkizuna aldarrikatzeko.
Urtero urriaren 24an egiten dan Liburutegiaren Eguna dala eta, Basauriko Udal Liburutegiek ekimen berezia atondu dabe herriko historia eta memoria herritarrei hurbiltzeko.
Edozelan be, urriaren 23tik, barikutik, aurrera, udalerriko liburutegi guztiek Román Garcíaren Basauri: antzinako liburuaren aleak banatuko ditue mosu-truk.
Ekimen hau egilearen familiaren eskuzabaltasunari esker sortu da, izan be, familiak liburuaren aleak dohaintzan emon ditu, lana ahalik eta basauriar gehienakana heltzeko eta herriko historiaren ezagutzeari eta interesari eusteko.
Keinu honen bidez, Basauriko Udal Liburutegiek omenaldi txikia egin nahi deutse egileari eta haren familiari eta, aldi berean, herriko kultura-ondarea eta memoria kolektiboa jagotearen, konpartidutearen eta zabaltzearen garrantzia nabarmenduz.
Datuak
- Hasierea: 2026ko urriaren 23an, barikuan.
- Lekua: Basauriko Udal Liburutegi guztietan.
- Erregalua: Román Garcíaren Basauri: antzinako liburuaren ale bat eta gomutarako liburu-markatzaile bat.
- Eskuragarritasuna: izakinak agortu arte.
- Hartzaileak: interesa daben persona guztiak.
Basauriko Udal Liburutegiek eskerrik beroenak emoten deutsee Román Garcíaren familiari egindako dohaintza eskuzabalagaitik eta lan honek gure herriko kultura-memoriaren parte izaten jarraitzeko egindako ekarpenagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
