‘Euskadiko 600en XIV. Eguna’ maiatzaren 31n Algortan eta bagilaren 1ean Bilbon

Bizkaie! 2008-05-30 14:55

Euskadiko 600en XIV. Egunaren ganeko argibide guztiak alkartearen webgunean dagoz: www.ava600.org

‘600en lagunen’ Bizkaiko Alkarteak ‘Euskadiko 600en XIV. Eguna’ antolatu dau. Hori bihar eta etzi, maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean ospatuko dabe Getxon, Algortako Portu Zaharrean eta Bilboko Arriaga plazan, hurranez hurran.

Zapaturako preparautako ekitaldi-egitaraua 16:00etan zabalduko dabe, Portu Zaharrean parte-hartzaileek izena emon beharko dabelako. Arratsaldeko 17:30etan Areetako Berantzagi dantza taldeak saioa eskainiko dau; 18:30etan, 600 autoek ibilalditxoa egingo dabe herrian zehar eta Areetan geldituko dira (Geltoki plazan eta Adiskidetasun kalean). Bestetik, 20:30etan, sardina-jana egingo dabe Portu Zaharrean. Ekitaldiak Igeretxe Hotelean izango dan afari-dantzaldiagaz amaituko dira, 22:00etan.

Domelan, bagilak 1, ekitaldiak Bilbon izango dira. Arriaga Antzokiko plazan parte-hartzaile barrien izen-emotearen ondoren, 11:30etatik aurrera ibilbide bat egingo dabe autobus turistiko batean. 13:00etan, 600 autoek ibilbide bat egingo dabe uritik. Ekimenari amaierea emateko bazkaria egingo dabe Artxandako jatetxe batean eta sariak banatuko ditue.

Euskadiko 600en XIV. Egunaren ganeko argibide guztiak alkartearen webgunean dagoz: www.ava600.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu