EHUk euskerara itzulitako 'Biokimikaren oinarriak' testu akademikoa argitaratu dau

Bizkaie! 2008-05-30 12:44   Euskerea berbagai

Albert Lehninger, David Nelson eta Michael Cox dira jatorrizko lanaren egileak eta testuaren itzulpen lanetan parte hartu dabenak honako honeek izan dira: Juan Cruz Igerabide hizkuntza arloaren gainbegiratze-arduraduna, Jesus Maria Txurruka eta Mertxe Martinez zientziaren inguruko gaien arduraduna.

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU), Euskera Zuzendari Planaren barruan, euskerara itzulitako 'Biokimikaren oinarriak' testu akademikoa argitaratu dau, irakaskuntzeari eta ikasketei laguntzeko helburuagaz. Albert Lehninger, David Nelson eta Michael Cox dira jatorrizko lanaren egileak eta testuaren itzulpen lanetan parte hartu dabenak honako honeek izan dira: Juan Cruz Igerabide hizkuntza arloaren gainbegiratze-arduraduna, Jesus Maria Txurruka eta Mertxe Martinez zientziaren inguruko gaien arduraduna.

EHUko iturriek azaldu dabenez, 1986ko martiaren 4an hil zan Albert Lester Lehninger, 69 urte zituala. Bere omenez idatzitako obituarioan, biokimikako katedradun estatubatuar batek, gutxi gorabehera, honakoa esan eban: 'Mundu osoko biokimika sail asko bisitau ditut eta horreen liburutegietan biokimikako testu-liburu desbardinak topau izan ditut. Liburu bat baino ez dot topau liburutegi guztietako apaletan, Lehningerena'.

'Aurkeztu dan 'Biokimikaren oinarriak' deritxon 'Principles of Biochemistry'-ren euskerarako itzulpenagaz, gizarte aurreratuenetan gai horretaz jardutean erabilten diran hizkerakaz euskara zientifiko-teknikoa homoletako ahaleginetan, duda barik esan daiteke aurreranzko pausu oso garrantzitsua emon dogula', adierazo dabe.

Testu akademikoa orain arte argitaratutako beste hainbat liburu esanguratsuren itzulpenari gehitzen jako, besteak beste 'Kimika Fisikoa', 2006an Robert Silbeyk eta Robert Albertyk egindakoa edota 2007ko 'Mikroorganismoen Biologia', Michael Madigan, John Martiko eta Jack Parker egileek idatzitakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu