Astegoienean amaituko dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak
2008-05-29 11:22 BertsolaritzeaLea Artibaiko eta Enkarterriko Bertsolari Txapelketak izango dira Bizkaiko Eskualdeetako azken Bertsolari Txapelketa biak, datorren bariku-zapatuan. Lea Artibaikoa Amorotoko frontoian izango da, barikuan, iluntzeko 19:00etan eta Enkarterriko finala, barriz, zapatuan izango da Sodupeko kultur etxean, 18:00etan.
Amaierara bidean doa eskualdeka, herriz herri, ibili dan bertso zurrunbiloa eta astegoienean erabagiko da nortzuk parte hartuko daben udagoieneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Lea Artibaiko eta Enkarterriko Bertsolari Txapelketak izango dira Bizkaiko Eskualdeetako azken Bertsolari Txapelketa biak, datorren bariku-zapatuan. Lea Artibaikoa Amorotoko frontoian izango da, barikuan, iluntzeko 19:00etan. Gorka Ostolazak, Joseba Artzak, Lander Ibarluzeak, Garikoitz Salcedok, Aitor Arrizubieta ‘Toko’-k eta Xabat Galletebeitiak abestuko dabe, Leire Bilbaoren gidaritzapean.
Zapatuan izango da Enkarterriko finala, Sodupeko kultur etxean, 18:00etan. Hirugarrenez egingo da Enkarterriko finala eta lehenengoz sei bertsolarik abestuko dabe. Jokin Castañosek, Jon Barrocalek, Aingeru Basterretxeak, Jon Martinezek, Aitor Arrutiak eta Mikel Petuyak, hain zuzen be. Argiñe Gonzalez izango da gai-emoile eta aurkezlea.
Epaile lanetan Josu Telleria, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula eta Asier Ibaibarriaga ibiliko dira aurrekoetan legez.
Lea Artibaiko Txapelketea
- Gorka Ostolaza.- Markinarra. 28 urte. Injinerua ikasketaz, irakasle moduan dabil beharrean. Lizardi, Axari, Xenpelar eta Osinalde sariketetan parte hartutakoa da. 2002an eta 2004ean Lea Artibaiko txapelduna izan zan eta, 2000, 2002an eta 2006an Bizkaiko txapelketako finalaurrekoetan kantau eban. 2006ko Plazatik Gaztetxera-ko txapelduna.
- Lander Ibarluzea.- Etxebarritarra, 24 urte. Laugarrenez parte hartuko dau Lea-Artibaiko bertsolari txapelketan.
- Joseba Artza.- Etxebarritarra, 30 urte. Enpresa kudeaketa eta administrazino ikasketak egin ostean, enpresa bateko erosketa sailean dabil lanean. 1996an parte hartu eban lehenengo Bizkaiko txapelketan eta Euskal Herrikoan be parte hartu eban 1997an. 1996an, 2002an, 2004an eta 2006an Bizkaiko Txapelketako finalaurrekoetara heldu zan. 2006ko Lea Artibaiko txapelduna da.
- Aitor Arrizubieta ‘Toko’.- Lekeitiarra. 28 urte. Makina herramientako langilea. Lehenengoz parte hartuko dau Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketan.
Garikoitz Salcedo.- Markinarra, 20 urte. Bigarrenez hartuko dau parte Lea Artibaiko txapelketan.
- Xabat Galletebeitia.- Lekeitiarra, 21 urte. Farmazia ikasten dabil. Lehenengoz parte hartuko dau Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan.
Enkarterriko Txapelketea
- Jokin Castaños.- Ekarterriko lehenengo txapelduna da 28 urteko galdamestar hau. Elektrikari moduan dabil lanean, baina Hasi bertso eskolearen sortzaileetako bat da. eta Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritza-kide be bai.
- Aingeru Basterretxea.- Barakaldoarra, 42 urte. Mantenimenduko injineru moduan lan egin dau, baina gaur egun EHUko irakaslea da. Hasi bertso-eskolako sortzaileetako bat da. Hirugarrenez parte hartuko dau Eskualdeko txapelketa baten.
- Jon Barrocal.- Trapagakoa, 25 urte. Euskal Filologiako ikaslea. Kirola da bere afizino handienetako bat. Futbolean urte asko ibili ostean, gaur egun, harri zulatzailea da. 2006ko Enkarterriko Txapelduna.
- Jon Martinez.- Zallakoa da eta 27 urte ditu. Lantegi batean egin dau behar. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterritako Bertsolari Txapelketan.
- Aitor Arrutia.- 22 urte ditu eta Artzentalesekoa da. Bertsolaritza irakaslea da Gordexolan. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterriko Bertsolari Txapelketan. - Mikel Petuya.- 23 urteko barakaldoarra. Euskal filologoa eta euskera irakaslea. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterriko Bertsolari Txapelketan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!