Das parfum: Die geschichte eines mörders
2006-12-05 01:00 Zinema kritikakFilm hau Patrick Süskind-en nobelearen moldaketa lan ederra dala idatziko bageunke, seguru antzean istorio ikaragarri hau irakurri eta haregaz gozau ebenetariko batzuek esango leukie ez dala horrenbesteraino. Filmek ezin dabe irakurritakoaren ganean zabaldutako irudimena parekatu, baina oraingoan jenterik gehienari entzun ahal izan jako pelikulan egindako lana ona eta kalidadezkoa izan dala.
Giza Eskubideen Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak
2006-12-05 01:00 Abenduaren 10ean ospatuko daGernikako Bakearen Museoa Fundazinoak abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau hilaren 10, 12 eta 13an. Helduei eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditue.
Durango, euskal literaturea eta hausnarketa batzuk Getxon
2006-12-05 01:00Zemendiaren 30ean, Getxoko Kultur Etxean, mahai-inguru interesgarria eskaini eben euskal literaturako hiru ordezkarik, euskal literaturearen egoerea gai hartuta. Laura Mintegi, Iñaki Friera eta Unai Elorriaga egon ziran berbetan, eta ekitaldiaren ordu bi inguruak arin pasau ziran.
Dietea eta gabonak, non dago arazoa?
2006-12-05 01:00 Jan edanakJente askorentzat pisua galtzea edo pisu osasuntsuari eustea sano gatxa da berez eta egunotako saltseak ez dau bape laguntzen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Euskaldunako beste areto batean jarraitu ahal izango da, zuzenean
2006-12-05 01:00 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregiko areto nagusian. Kontua da ze 2.200 sarrerak inoiz baino arinago agortu dirala, finalistak izentau baino arinago, hain zuzen.
Uxue Alberdi bikain XIX. Xenpelar Sarian
2006-12-04 01:00 Bertsolaritzea Uxue Alberdi, Unai Muñoa eta Beñat Gaztelumendi finaleanEreintza Elkarteak, Xenpelar Bertso Eskolearen laguntzinoagaz antolaturiko XIX. Xenpelar Sariaren lehenengo kanporaketea, atzo arratsaldean jokatu zan Errenteria-Oreretako Xenpelar Kultur Etxean, 50 entzuleren aurrean.
Ajuria finalean eta sarrerak agortuta
2006-12-04 01:00 BertsolaritzeaArkaitz Estiballes Gernikako finalaurreko irabazlea, Iratxe Ibarra Getxoko finalaurreko irabazlea, Xabier Paia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Igor Muniategi eta Fredi Paia izango ditu bertsolagun Euskalduna Jauregian abenduaren 16an. Sarrerak, honezkero, agortuta dagoz.
Eneko Mentxaka eta Itsaso Artola argazkilari sarituak
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanSaritutako ikasle honeek abenduaren 6tik 8ra Estrasburgon egingo dan ikasleen nazinoarteko topaketa baten parte hartuko dabe. Abenduaren 8an, saritutako ikasleek nazinoarteko ziurtagiria jasoko dabe Europako Batzordean antolatutako ekitaldian, beste 35 herrialdetako sarituakaz batera.
Irakastolatik Unibersidadera
2006-12-04 01:00Euskal Unibersidadearen sorrerea
Euskal Unibersidadearen lehenengo pausuak gerra sasoian emon ziran, hain zuzen be, 1936ko zemendiaren 17an, eta potagonistarik nagusiena, Jesús María Leizaola izan zan.
Joan Mari Torrealdai: 'zentsura profilaktikoa komunikabide nagusiek darabile eten barik Espainian'
2006-12-04 01:00 BarriketanAurtengo Argizaiola saria jasoko dauen Jakin aldizkariko zuzendaria
Ozeanoaz bestaldeko ekarpenak gurean
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanOzeano atlantikoaz bestaldeko lanak be izango dira, urtero legez, Durangoko Azokan. Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasguneak, ‘Center for Basque Studies’ dalakoak lau nobedade aurkeztuko ditu. Bestalde, omenaldi beroa jaso dau Karlos Zarragak, hainbat urtean unibersidadera liburuak bialtzeagaitik.
Le passager
2006-12-04 01:00 Zinema kritikakKontakizunaren nahasmendua handi-handia da, pelikuleari nahita ezarritako erritmo apalegiari esker jarraitzeko arazorik egon ez arren, eta unekada batzuetan haria galtzen da istorioaren geldotasunaren ondorioz.
Bernard Stammek amaitu dau Velux 5 Oceans estropadako lehen etapea
2006-12-04 01:00 Euskaldunak munduanSuitzako itsasgizonak 43 egun behar izan ditu Getxotik Australiako Fremantlera bitarteko 12.000 miliak egiteko. Bien bitartean, Golding erretirau egin da ontzian dituan kalteengaitik eta Basurko bizkaitarra aurrera doa ontzian kalte handiak dituan arren.
Euskaldunbariak protagonista Euskerearen Nazinoarteko Egunean
2006-12-01 01:00 Euskerea berbagaiEuskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.
Tempranillo klon barriak Errioxan
2006-12-01 01:00 Jan edanakErrioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Juan Ormaetxe TAKET bertsolariaren ibilerak
2006-12-01 01:00 Bertsolaritzea‘Taket izan bedi jakintza baten eredua eta galdera askoren erantzuna’
Liburuaren aurkezpen ekitaldia Mungiako Mugire Txokoan egin eben abenduaren 1ean. Aurkezpenaren ostean, mungiar talde batek ‘Euskal Kantak’ entzun eta kantetako aukerea eskaini eban. Gaueko 21:30etan, barriz, bertso-afaria izan zan ‘Kaza-Peska’ txokoan, Asier Legarreta eta Miren Ibarluzeagaz.
Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua saritu dau laugarren aldiz
2006-12-01 01:00Sari honek barrikuntzarako proiektuen kalidadea eta ikasgelan daben aplikazinoa baloretan ditu.
Immigrazinoa eta hizkuntza politikearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue UEUk eta UEMAk
2006-12-01 01:00 Euskerea berbagaiAbenduaren 14an, UEUren Eibarko egoitzan egingo diran jardunaldion helburua etorkinen integrazinoa alor kulturalera zein hizkuntza arlora zabaltzeko hausnarketea egitea da.
Orueko Pasiotarrei emon deutse Lauaxeta 2006 saria
2006-12-01 01:00 sariak-autortzakEuskerea sustatzeko, zabaltzeko eta normalizetako ahaleginak saritzeko igaz sortutako Lauaxeta sariaren 2006ko edizinoan Orueko Pasiotarrak omentu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa