Gitarra elektrikoaren asmatzailea hil da

Bizkaie! 2009-08-14 11:05   Musikea
Les Paul New Yorkeko ospitale batean hil da 94 urte zituala

Neumonia baten ondorioz hil da 94 urte zituala Les Paul, gitarrajole handia izateaz gan, gitarra elektrikoen diseinatzaile aitzindaria izan zana. 1941 urtean gorputz gogorreko lehenengo gitarra elektrikoa sortu eta berrogeitamargarren hamarkadan rock and rollaren sorreran eragin zuzena izan eban.

Neumonia baten ondorioz hil da 94 urte zituala Les Paul, gitarrajole handia izateaz gan, gitarra elektrikoen diseinatzaile aitzindaria izan zana. Bere abogaduak jakitera emon dauenez, Paulen osasunak txarrera egin eban orain dala hilabete bi eta orduz geroztik New Yorkeko White Plains ospitalean hainbatetan egon da, hil arte.

Paul musika arloan garrantzi handiko gizona izan da berrogeigarren hamarkadan Mary Ford bere emazteagaz batera zenbait kanta arrakastatsu egin zituanetik. Baina instrumentuen asmatzaile legez egiten eban lanagaitik da batez be ezagun. 1941 urtean gorputz gogorreko lehenengo gitarra elektrikoa sortu eta berrogeitamargarren hamarkadan rock and rollaren sorreran eragin zuzena izan eban.

Sasoi haretan, Gibson Guitar Corporation enpreseagaz bat egin eta bere izena eroian gitarrea arrakastatsua asmau eban. Hamarkadaz hamarkada ospe ona galdu ez dauen instrumentua da gitarra elektrikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu