'Euskaldunen pelota jokoa' erakusketea Boisen egongo da ikusgai 2010eko udan
2009-08-12 11:56 Euskaldunak munduan'Euskaldunen pelota jokoa' erakusketea Bilboko Euskal Museoan zazpi hilebetez -datorren urtarrilera arte- zabalik egon ondoren, AEBtara eroango dabe. Boiseko Basque Museum-ean ikusi ahal izango da 2010eko garagarril-abuztuan, bertako Jaialdi jai handiagaz bat eginez.
'Euskaldunen pelota jokoa' erakusketea Bilboko Euskal Museoan zazpi hilebetez -datorren urtarrilera arte- zabalik egon ondoren, AEBtara eroango dabe. Boiseko Basque Museum-ean ikusi ahal izango da 2010eko garagarril-abuztuan, bertako Jaialdi jai handiagaz bat eginez.
Boisen bi hilebete egingo ditu eta ondoren AEBko beste uriren batean erakusteko ahaleginetan dabilz antolatzaileak. Erakusketeak dokumentuak, koadroak, argazki eta bideoak eta beste hamaika osogai intresgarri batzen ditu.
Erakusketearen arduradun Bilboko Euskal Museoko Amaia Basterretxeak euskalkultura.com webguneari egindako adierazpenen arabera, Boiseko Basque Museum-agaz daukien loturea oso estua da. 'Gero, San Frantziskon be ikusi ahal izango dala uste dogu. Oraindino zehaztea falta jaku baina leitekeana da Boisetik San Frantziskora eroatea, erakusketea hilebete bitan Basque Museum-ean egon ostean'. Basterretxearentzat, erakusketea Boiseko Jaialdian zabaldu ahal izatea polita izango da. 'Horregaitik ekitaldi bereziak preparau gura doguz'. Museoko zuzendariaren amesa da Basque Museumaren ondoan dagoan frontoian pelota partiduak eskaintzea. 'Erakusketearen atxakia bikaina da eta horretarako Aspe eta Asegarce enpresakaz hartu-emonetan gagoz. Partiduari baiezkoa emon deutse baina oraindino ez dakigu ze pelotari egongo diran han', dino Basterretxeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!