'Pirinioen Bakea'-ren 350. urteurrena ospatzeko erakusketea antolatu dabe Donostian

Bizkaie! 2009-08-14 15:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Pirinioen Bakea' dalakoaren 350. urteurrena ospatuko dau Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko lau dokumentu historiko erakutsita. Agiriok abuztuaren 17tik zemendiaren 7ra bitartean izango dira ikusgai kulturgune donostiarrean, foru erakundeak jakinarazo dauenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Pirinioen Bakea' dalakoaren 350. urteurrena ospatuko dau Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko lau dokumentu historiko erakutsita. Agiriok abuztuaren 17tik zemendiaren 7ra bitartean izango dira ikusgai kulturgune donostiarrean, foru erakundeak jakinarazo dauenez.

1659ko abuztuaren 16an amaitu ziran orduan Hondarribikoa zan Faisaien Irla 'Pirinioen Bakea' legez ezagutu zanaren negoziazinoak egiteko leku legez erabilteko obrak.

Egun horretatik 1659ko zemendiaren 7ra arte, Frantziako Luis XIV.aren ordezkari Julio Mazarino kardinalak eta Espainiako Felipe IV.aren mandatari Luis de Harok aipatu Bake Ituna lortzeko baldintzak eztabaidatu zituen, Frantziako eta Espainiako koroen arteko 90 urteko gerreari amaierea emoteko.

Gipuzkoako Foru Aldunditik azaldu dabe jazoera horren 350. urteurrena ospatzeko Koldo Mitxelenan erakutsiko diran liburuak zentroaren funtsarenak dirala eta prozesu osoa batzen dabela.

Lorraineko dukea zan Henri II Guiseren 'Historie de la paix conclue sur la frontiere de France & d'Espagne entre les deux courones, l'an MDCLIX' ('Bi koroek Frantzia eta Espainia arteko mugan lortutako bakearen historia, 1659. urtea'), eta 'Vida y advertencias del cardenal Julio Mazarino, sucesor del cardenal Richelieu en el Gobierno Politico de Francia' ('Frantziako Gobernu Politikoan Richelieu kardinalaren ordezko Julio Mazarino kardinalaren bizitza eta aholkuak') obrak dira erakutsiko diran agiri bi.

Honako dokumentuok osotuko dabe erakusketea: 'Le mariage de Louis XIV d'apres les contemporains et des documents inedits' ('Luis XIV.aren ezkontza garaikideen eta argitaratu bako agirien ondoren', Edouard Ducerena, eta Miguel de Oquendoren 'El heroe cantabro, vida del señor Don Antonio de Oquendo' ('Heroi kantabriarra, On Antonio Oquendo jaunaren bizitza').

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu