'Milaka Urteko Kulturetara Hurreratzeko Jardunaldiak' egingo dira Gasteizen abuztuaren 17tik 27ra

Bizkaie! 2009-08-14 11:52   jardunaldiak

Gasteizko Udaleko Kultura Sailak antolatutako jardunaldietan berbaldiak, zine-forumak eta tailerrak izango dira, besteak beste. Ekimeneko protagonistak Balkanetako herrialdeak izango dira eta hango kulturea ezagutzeko aukerea egongo da.

Gasteizko Udaleko Kultura Sailak antolatuta, 'Milaka Urteko Kulturetara Hurreratzeko Jardunaldiak' egingo dira abuztuaren 17tik 27ra bitartean, eta Balkanetako herrialdeak izango dira protagonista. Berbaldiak, zine-forumak eta tailerrak izango dira jardunaldietan, besteak beste, antolatzaileek adierazo dabenez.

Topaketak Gasteizko kaleetan egingo dira batez be, 'herritarrentzat topagune eta aisirako leku' izan daitezan. Maite Berrocal Kultura zinegotziaren esanetan, 'Gasteiz, abuztuan be, uri bizia danaren beste adibide bat dira jardunaldiak'. Kalea aisirako gune eta herritarrentzako espazio legez berreskuratzeko aukerea emoten dauen jarduerea dala ganeratu dau.

Jardunaldien inaugurazinoa datorren astelehenean izango da, 12:00etan, El Pilar uri zentroan. Nikola Tesla asmatzaile kroziarraren 'Nire asmakizunak (1856-943)' erakusketea edegiko dabe egun horretan.

Jarduerak abuztuaren 27ra arte izango dira, eta, besteak beste, malabaren eta musika tresnen umeentzako tailerrak, zine-foruma, Kosovo errealidade politikoaren ganeko berbaldiak eta Bulgariako ohiko elikagaien dastatze gastronomikoak antolatu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu