'Arte eta Jazz Gauak' antolatu ditu Bilboko Guggenheim Museoak

Bizkaie! 2009-08-18 11:46   Musikea

Abuztuaren 18tik 21era bitartean, 23:00etatik 2:00etara arte, izen handiko musika taldeen emonaldiak izango dira museoaren Atrioan. Jazz musikeagaz batera, hurreratzen diran bisitariek bertako erakusketez be gozau ahal izango dabe.

Aurten be Guggenheim Bilbao Museoak Aste Nagusiko ospakizunakaz bat egingo du 'Arte eta Jazz Gauak' ekimenaren bitartez. Nazinoarteko artista ezagunek museoaren Atrioan joko dabe eta, ganera, erakusketak be ikusi ahal izango dira.

Abuztuaren 18tik 21era bitartean, 23:00etatik 2:00etara arte, izen handiko musika taldeen emonaldiak izango dira Atrioan. Jarduera honek Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK) babesa eta Eulen Taldearen laguntzinoa jasoko dau oraingoan be.

Horrela, abuztuaren 18an, Wendell Brunious 4tet taldea izango da protagonista; abuztuaren 19an, Jorge Rossy 5tet featuring Mark Turner & Ben Street emonaldia izango da; 20an, Albert Bover Trioren eguna izango da; azkenik, 21ean, Itxaso Circle Game taldeak joko dau.

Jazz musikeagaz batera, museora hurreratzen diran bisitariek 'Cai Guo-Qiang' eta 'Pribadutik publikora: Guggenheim Bildumak' aldi baterako erakusketez eta 'Instalazinoak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan' bilduma iraunkorraren aurkezpenaz be gozau ahal izango dabe.

Sarrerak museoko leihatiletan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean eros daitekez, 14,5 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu