Shanghaiko Euskal Etxeko bloga erabilgarri dago

Bizkaie! 2007-12-13 12:08

Urtean zehar antolatu diran hainbat ekimeni buruzko informazinoa topauko dau bisitariak (http://blog.chinaeuskaletxea.info) blogean. Dana dala, danen artean, Txinari buruzko informazinoa eta bizipenak alkarbanatzea da Euskal Etxeko blogaren helburua. Blog-a, web orriaren (www.chinaeuskaletxea.com) gehigarri izatea da asmoa.

Fermin Muguruzaren lan barriak

Gotzon Uribe 2007-12-13 11:41   Musikea

Fermin Muguruzak bere Talka diskoetxearen eskutik lan barri bi plazaratu ditu: 'Irun, Lion, Zion in Dub' eta 'Afro-Basque Fire Brigade - Tour 2007'. Azken horretan, bere azken birako irudiak, liburua eta DVDa jasoten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ardaoa euskeraz probau gura?

Bizkaie! 2007-12-13 11:35   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskerearen egoerea aztertu dau, euren ardao botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen be.

Igaz baino 9 saltoki gehiago aurten Bilboko Santo Tomas Azokan

Bizkaie! 2007-12-12 18:20

Danetara, 275 stand izango dira Plaza Barrian eta Arenalean

Gabon giroko Santo Tomas Azokan, aurten nasaiago ibiliko dira bisitariak eta saltzaileak, izan be, Arenaleko aparkalekuaren obrak amaituta, igaz baino 5000 metro koadro gehiagotan jarriko ditue salmenta tokiak.

Labayruk eta Jaurlaritzeak lankidetza-hitzarmena barriztau dabe

Bizkaie! 2007-12-12 14:59   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Labayru Ikastegiak 2000. urtetik eben lankidetza-hitzarmena barriztau eta zabaldu dabe gaur goizean Bilbon, euskera sustatu eta bizkaierea normalizetako helburuagaz.

Bizkaiko 39 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena erakusleihoen lehiaketan

Bizkaie! 2007-12-12 14:46

Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 24. edizinoan 664 merkataritza-gunek parte hartu dabe, inoiz baino gehiago.

Barakaldo Antzokiak gospel doinuak hartuko ditu asteburuan

Bizkaie! 2007-12-12 14:25   Musikea

Lehenengo emonaldia bariku honetan izango da, 20:00etatik aurrera, Joyful Gospel Choir taldeagaz. Hurrengo kontzertua domekan izango da, abenduak 16, 19:00etan hasita, Marlena Smalls & The Hallellujah Singers taldearen eskutik. Azken emonaldia, abenduaren 18an, Soweto Gospel Choir taldeak eskainiko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera 8.500 lagun hurreratzea espero dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2007-12-12 11:30   Bertsolaritzea

Finalerako sarrerak eguenera arte arte egongo dira eskuragarri ohiko saltokietan eta www.gpuntua.com webgunean.

Oreka Tx taldeak Dubain joko dau

Bizkaie! 2007-12-12 11:21   Euskaldunak munduan

Dubai International Film Festival izeneko jaialdian parte hartzeko konbit berezia jaso dau Oreka TX taldeak. Bertan, Nömadak Tx pelikula aurkezteaz gan, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek zuzeneko emonaldi berezia eskainiko dabe.

Euskal Pilotaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu da

Bizkaie! 2007-12-12 11:09

Euskal pilotaren egoerea hobetzeko asmoz, ondoko helburu zehatzak ezarri dira: Euskadin euskal piloteak bizi dauen egoerea zehaztu; datozen erronkak eta aukerak identifikau erantzunak emon ahal izateko; etorkizunerako estrategia parte-hartzailea sortu eta garatu; lan-ildo eta helburuak ezagutu; lan-ildo zehatzak gauzatzea ekarriko daben ekintza eta proiektuak diseinau.

Jaurlaritzeak ezohiko diru-laguntzinoak emongo ditu musika-arloa sustatzeko

Bizkaie! 2007-12-12 10:30   Musikea

Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak danetara 27.000 euro banatuko ditu; Euskal Promotoreen Alkarteari 20.000 euro emongo deutsoz eta Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteari 7.000 euro.

Ken Zazpi puntaren puntan ‘Argiak’ diskoaren 15.000 kopia salduta

Bizkaie! 2007-12-12 10:27   Musikea

Amaitu barri dan Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, Ken Zazpi taldearen ‘Argiak’ diskoa izan da izarra, bertan 5 egunetan, 3.500 diskotik gora saldu baitira, hau da, minutuko disko bat baino gehiago saldu dau taldeak.

‘Getxotik Mundura-Mundutik Getxora’ aste solidarioak 10 urte beteko ditu

Bizkaie! 2007-12-11 18:00

Abenduaren 10etik 16ra bitartean hainbat ekitaldi izango dira udalerriko gune desbardinetan, ‘geurea bezelakoa ez dan errealidadea eta oso baldintza gogorretan bizi daben beste persona eta herrialdeen ganeko hausnarketea egiteko eta konpromisoa hartzeko helburuagaz’.

EAEk, Kataluniak eta Galiziak alkarlanean sustatuko dabe kulturea

Bizkaie! 2007-12-11 14:43

Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Kultura sailburuek 'Konpostelako Adierazpena' sinatu dabe Santiagon. Adierazpenaren helburua 2008ari begira kultur ondarerari, arteari, kultur industriei eta kultura herrikoiari jagokezan gaietan alkarregaz lan egitea da.

Film laburrak izango dira ikusgai Donostiako Animatoon jaialdian

Bizkaie! 2007-12-11 14:20   Barriak

Animazinoko hiru film luze eta 18 labur emongo ditue bariku honetan hasi eta domekara bitartean Donostiako Animatoon jaialdian. Ekitaldia La crisis carnívora filmak zabalduko dau eta Free Jimmy lanak zarratu.

Pereza BECen izango da abenduaren 21ean

Bizkaie! 2007-12-11 13:30   Musikea

Taldeak Aproximaciones azken lana, bosgarrena, aurkeztuko dau Barakaldon, 21:00etatik aurrera. Taldeak 2001ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Pereza izenekoa; 2003an, Algo para cantar; 2005ean, Animales; eta, 2006an Los amigos de los animales.

Tramankulu teknologikoak: txarrenen artean, txarrenak

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-12-11 13:01

CNET webguneak historian izan diran produktu txarrenen zerrendea egin dau. Zerrenda horretan, besteak beste, Tamagochi eta Windows Vista produktuak dagoz.

Jaurlaritzeak eta Topaguneak 'Mintzalaguna' bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2007-12-11 10:34   Euskerea berbagai

'Mintzalaguna' egitasmoa euskerea ikasten dabilenari laguntzinoa emateko sortutako ekimena da: euskera ikasle bi euskeraz berba egiten dakian borondatezko laguntzaile bategaz batzen dira astean behin, ikasleek euskeraz berba egiteko erraztasuna eta ohiturea hartzeko.

Nafarroako aurrekontuetan, ‘espektatibak ez dira bete’

Bizkaie! 2007-12-10 18:51   Euskerea berbagai

‘Aurkeztu jakuzan aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dabe ahalbidetuko euskerearen normalizazinoan pauso sendoak emotea’, adierazo dau idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Petrolioa gora-goraka eta boltsikoan mobimentu gitxi

Markues 2007-12-10 18:26   Begi betegarri