Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ganeko erakusketa ibiltaria Balmasedan dago

Bizkaie! 2009-09-02 15:55
'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago honezkero Balmasedado Kultur Etxean, irailaren 13 arte

Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

Pilar Unzalu buru dauen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzatutako ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserbea ezagutarazotea dau helburu. 25 urte bete dira aurten Urdaibaiko eskualdearen garapen iraunkorrerako bidean pausu garrantzitsua emon zanetik, UNESCOk Urdaibai Biosfera Erreserba izentau ebanean, hain zuzen: eskualdeko garapen soziala eta ekonomikoa bermatzeaz gan, bertako ekologia, paisajea eta kultura aberatsa zaintzeko eskualde mailako ekimena. Mende laurena pasauta, urteurrenaren ospakizunak gure herriak gordeten dauen ingurumen ondare honen balioa goratu nahi dau.

'Urdaibai Bizigai - Urdaibai, Fuente de Vida' erakusketa hiru atalek osotzen dabe: Urdaibairen sorrerea; Garapen iraunkorra eta kontserbazinoa, eta Ikerketa eta ingurumen hezkuntzea. Erakusketea, gainera, argi-itzal erakargarriz, ikus-entzunezkoez eta itsasoko giro-soinu lasaigarriz atondurik dago. Horrezaz gan, osogarri berezi moduan, Urdaibaiko paduretako espezie kuttuna dan Mokozabalaren (Platalea Leucorodia) lorratzei jarraituz egokitu da erakusketearen ibilbidea, bisitariak gidatze aldera.

Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

Erakusketa ibiltaria Gernikan, Busturian (Madariaga Torretxean), Bilbaon, Gasteizen, Ordizian, Amurrion, Irunen, Ondarroan, Zumaian eta Donostian egon da Balmasedara etorri aurretik, eta Euskal Herrian zehar jarraituko dau abendura bitartean. Besteak beste, hamabostero herriz aldatuz, Mungia, Amorebieta-Etxano, Loiuko aireportua, Portugalete eta Ermua bisitauko ditu erakusketeak, hasi zan lekuan, Gernikan, amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu