Getxophoto'09 Alberto Garcia Alix-en 'De donde no se vuelve' proiekzinoagaz abian jarriko da

Bizkaie! 2009-09-03 15:16   Kulturea

Hitzordua irailaren 10eko iluntzeko 20:00etan izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ikusentzunezkoa egileak berak aurkeztuko dau eta honen ostean, Alejandro Castellote GetxoPhotoko komisarioagaz alkarrizketa bat izango dau.

Irailaren 10ean, Alberto Garcia-Alixen (1999ko Nazinoarteko Argazkigintza Saria) bisiteagaz hasiko da aurtengo GetxoPhoto 'Asiako Fikzioak' izenburupean. 'De donde no se vuelve' lana aurkeztuko dau, Madrileko Reina Sofia Museoan orain gitxi estreinautako lana, haren sormenezko unibersoa laburbiltzen dauen bideo hunkigarria.

'De donde no se vuelve', Garcia-Alix-en orainaldiko eta iraganeko bidaia da. Bideo honek egilearen mundu personalaren mihaketea dakar, Txinako hainbat bidaietan grabautako sekuentzien bitartez; kontua da ze bere historioa kontetako bertan galtzea erabagiten dauela. Ikuslea artistearen iraganera eta orainaldira bultzatua sentiduten da.

Proiekzino honek Getxophoto Nazinoarteko Argazkigintza Jaialdiko hirugarren edizinoari hasierea emongo deutso. Hitzordua irailaren 10eko iluntzeko 20:00etan izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ikusentzunezkoa egileak berak aurkeztuko dau eta honen ostean, Alejandro Castellote GetxoPhotoko komisarioagaz alkarrizketa bat izango dau.

Sarrerea dobakoa izango da baina aurrez izena emon beharko da, edukiera bete arte. Izena emotea irailaren 4ra arte egin daiteke getxophoto@getxophoto.com helbidearen bitartez edota 688 644 740 telefonora deituz.


'8 orduz Garcia-Alixegaz' tailerra

'Parte-hartzaileak pentsatzea nahi dut, pentsarazi nahi diet, ikusgai dagoen irudia uler dezaten, begia hezi. Hausnartzera eta diskurtsoa garatzera behartuta ikusten dut nire burua'.

Irailaren 11an, barikua, eta 12an, zapatua, 8 orduko iraupena dauen tailer hau eskainiko da. Tailer honetarako izen-emotea aurrez egin beharko da eta parte-hartzaileen kopurura mugatua izango da. Jaialdiaren antolakuntzak aukeraketa egingo dau eskatzaile guztien artean. Hauxe eskatzen da: CV, tailerrean parte hartzeko arrazoiak azalduko dituan testu laburra (gehienez 8 lerro) eta Portfolio grafikoa (aukeran).

Data: Irailak 11 eta 12
Ordua: barikuan 16:30etik 20:30era eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara.
Non: Hotel High Tech Tamarises (Ereaga, Getxo).
Prezioa: 120 €
Izena emotea: getxophoto@getxophoto.com


Alfredo Divassonek, GETXO 3D erakusketearen autoreak '3 Dimentsiotako argazkiak egiten ikasi' tailerra eskainiko dau

Alfredo Divasson, argazkilari gipuzkoarra anaglifoetan aditua eta Eibarko Kirol Klubeko Espeleologia Taldearen kideak, '3 Dimentsioetako argazkiak egiten ikasi' tailerra gidatuko dau. Bertan, 3 dimentsinoetako argazkiak zelan lortu aztertuko da.

Tailer hau datorren irailaren 19an garatuko da, 10:00etatik 14:00etara Algortako High Tech Tamarises Hotelean. Izena emotea: 20 € izango da eta parte-hartzaileen kopurua mugatua izango da.

Parte hartu nahi dauena getxophoto@getxophoto.com helbidean apuntau daiteke. Parte-hartzaileek tailerrean parte hartzeko arrazoiak azalduko dituan testu laburra (gehienez 8 lerro) bialdu beharko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu