Ruaille-Buaille taldeak diskoa aurkeztuko dau Getxoko folk jaialdian

Bizkaie! 2009-09-04 16:43   Musikea

Ruaille-Buaille talde bizkaitarrak Getxoko folk jaialdiaren azken egunean, irailaren 6an, joko dau, Erromoko plazan, 18:00etan (sarrerea doban), euren diskoa aurkezteko.

Ruaille-Buaille talde bizkaitarrak Getxoko folk jaialdiaren azken egunean, irailaren 6an, joko dau, Erromoko plazan, 18:00etan (sarrerea doban), euren diskoa aurkezteko. Taldearen izena 'Rula-Bula' ahoskatzen da eta burrundara algaratsua esan gura dau.

Taldean dira Aitor Gorostiza (whistles, flauta, harmonika, alboka eta didgeridoo), Alberte Sanmartín (Uilleann pipes, Galiziako gaita eta whistles), Duncan Bennett (gitarra eta ahotsa), Ibon Ordoñez (mandolina, bouzouki, ahotsa eta perkusioa) eta Kike Pérez (biolina eta bodhrán), eta Getxon 'Beltza' Abeleira baxu jotzailea izango dabe lagun.

Taldekideak hainbat taldetan ibili dira lehenago (Sugan, Feile, Izeki) eta 2005ean sortu eben taldea, eurek sortutako kantuak zein doinuak emoteko, jatorri desbardineko herri musikak buztartuz eta folk session-etako giroa islatuz: Irlanda, Eskozia, Ingalaterra, EEBB, Galizia, Euskal Herria...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu