Hamalau taldek parte hartuko dabe Sestaoko Txotxongilo Egunean
2009-09-03 15:41 jardunaldiakTxotxongilo Eguna 2001. urtean sortu zan Unima Euskal Herria alkarteko kideen jolas-topaketarako proposamen legez. Aurten, krisiak eragindako aurrekontu murriztuari aurre eginez, irailaren 11tik 13ra bitartean txotxongiloz jantziko dira Sestaoko kaleak eta aretoak, umeei zein helduei asteburua alaitzeko helburuagaz.
Txotxongilo Eguna 2001. urtean sortu zan Unima Euskal Herria alkarteko kideen jolas-topaketarako proposamen legez. Aurten, krisiak eragindako aurrekontu murriztuari aurre eginez, irailaren 11tik 13ra bitartean txotxongiloz jantziko dira Sestaoko kaleak eta aretoak, umeei zein helduei asteburua alaitzeko helburuagaz. Ekimenaren nondik norakoen barri Bilbon emon dabe gaur eta bertan izan dira Unimako presidente Encarni Genua; Sestaoko Udaleko Kultura zinegotzi Jesus Ruiz; Eusko Jaurlaritzako aholkulari Pello Gutierrez, Txotxongilo Egunaren zuzendari Javi Perez eta antolatzaile-taldeko beste zenbait kide.
Egitaraua
Danetara, hamalau taldek parte hartuko dabe aurtengo Txotxongilo Egunean. Barikuan, irailak 11, 'El Tenderete' bilbotarrek emongo deutse hasierea ekimenari 'Urrun Erreinua' ikuskizunagaz 20:00etan Musika Eskolan. Ordu bi geroago, 22:00etan, 'Mi cabeza que habla' taldeak -aurten lehenengoz parte hartuko dau jaialdian- 'Sos y los demás' helduei zuzendutako emonaldia eskainiko dau.
Zapatuan, irailak 12, Kasko plazan, 'Txaribari' talde gasteiztarrak bost urtetik gorako umeei euskerazko 'Panta Rhei' ikuskizuna erakutsiko deutse 11:00etan eta, ordubete geroago, Musika Eskolan, 'Taun Taun Teatroa' talde bergararrak 'Batuta' izeneko emonaldia eskainiko dau. Arratsaldean, 17:00etan, Donostiako 'Txotxongilo' taldeagaz izango da zitea 'Eman eta gero' ikuskizunagaz eta, 18:00etan, Otxandioko 'Antzezkizuna' taldeak 'Ipuin Lapurra' eskainiko dau. Gauean, Bilboko 'Cobaya' konpainiak '¿Hay crisis en el cielo?' eskainiko dau O´Ryan tabernan.
Domekan, goizeko hamaiketan hasita, Sestaoko 'Bihar' konpainiak 'Harritzeko Ipuinak' izeneko emonaldia eskainiko dabe Kasko plazan 11:00etan. Ordubete geroago, Musika eskolan, Donostiako 'Behibi´s' taldearen ordua izango da 'Murren Bidaia' ikuskizunagaz. Arratsaldean, 17:00etan, 'Amares Revueltos' eskainiko dau Armentiako 'Pro-ismo Cero' taldeak. Eta jaialdiari amaierea emoteko, 'La enana naranja' bilbotarren eskutik 'Loló: encargo 215' emonaldiaz gozau ahal izango da. Talde horrek lehenengoz parte hartuko dau jaialdian.
Ikuskizun horreetako asko helduei zuzenduta dagoz, 'txotxongiloak artea diralako eta arteaz gozetan dauen publikoa ez da zertan adin tarte batean sartu, edozein edadetako jenteak gozau leike ikuskizunez', azaldu dau Genuak. Bide horretan, antolatzaileek zehaztu dabe badala ordua titiriteroen lana autortzeko, 'artistak diralako, sortzaileak'.
Beste zenbait ekimen
Txotxongiloez gan, berbaldiak, panpinak egiteko tailerrak, arpegia margozteko aukerea eta beste hainbat ekimen antolatu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!