Herri Urrats 2010 Logo Lehiaketea abian

Bizkaie! 2009-09-07 12:09   Euskerea berbagai

Datorren maiatzaren 9an ospatuko da Senperen Iparraldeko ikastolen aldeko 27. Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa, eta hitzordurako asko falta arren, publikoari dei egiten deutso Seaskak logo lehiaketea tarteko.

Datorren maiatzaren 9an ospatuko da Senperen Iparraldeko ikastolen aldeko 27. Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa, eta hitzordurako asko falta arren, publikoari dei egiten deutso Seaskak logo lehiaketea tarteko.

'Euskara mihian irria begian' urteko leloa aukeratu ondoren, 'logoa sortzeko tenorea da, eta horregaitik lehiaketa bat antolatzen dogu 2010. urteko Herri Urratseko logoa asmetako'.

Sorkuntzak baldintza batzuk errespetau behar ditu :

- Informazino honeek euki behar ditu: Herri Urrats, 2010eko maiatzaren 9a, Senpere, eta leloa: 'Euskara mihian irria begian'.
- Leloaren adiera kontuan hartu behar dau.
- Soporte desbardinetan tokia hartzeko egokia izan behar dau: agenda, afitxak, jantziak, txartelak… Eta 1, 2, 3, 4 koloretan argitaratua izateko.
- Informatika fitxategi batean bialdu behar da.
- Logoaren adierazpena be nahitaezkoa da.


Herri Urratseko bulegora lanak bialtzeko azken epea: iIrailaren 30a. Ondoko helbidera bialdu:

Herri Urrats
ZI Pontôts
64100 Baiona
elkartea@herriurrats.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu