'Hizkuntza gitxituak administrazino publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen'

Bizkaie! 2009-09-04 15:32   Euskerea berbagai

Jardunaldiok 2009ko urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizko Villa Suso Jauregian eta jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazinoari zelan heltzen jakon han eta hemen ezagutzea da asmoa.

Jardunaldiok 2009ko urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizko Villa Suso Jauregian eta jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazinoari zelan heltzen jakon han eta hemen ezagutzea da asmoa; hau da, hizkuntza gitxituak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izateko emon diran eta emoten ari diran esperientziak ekarri nahi dira Jardunaldiotara. Azken finean, lan-prozesuetan izan diran esperientziak ezagutzea da helburua, lan-munduan edo administrazino-munduan egin diran pausuak ezagutzea, guretzat baliogarriak izan daitekezalakoan.

2008ko martiaren 4an onartu eban Legebiltzarreko Mahaiak Eusko Legebiltzarreko Administrazinoan euskerearen erabilerea normalizetako Plana (2008-2012). Urtebete baino gehiago daroa, beraz, indarrean Planak. Era berean, igazko irailean HAEE-IVAPek antolatutako beste jardunaldi batzuetan be Planaren lehenengo aurkezpena egin bazan be, testuinguru honetan be emongo da horren barri, besteei zabaldu, beste horreek be euren eretxia emon daien.


Egitaraua eta parte-hartzaileak

Aitatu helburuak beteteko ahalik eta ikuspegirik zabalena emongo da. Horretarako, kanpoko zein bertako gorabeheren barri izango da, marko teorikoa zein ikuspegi praktikoa.

Lehenengo egunean, gure hurreko ingurutik kanpo hausnartzen eta egiten danaren barri izango dogu. Horretarako prestigio handiko adituak konbidau dira, besteak beste, Colin Williams, Galesko Unibersidadeko irakaslea eta hizkuntza gitxituetan aditua; Raymond Renard, Unesco Katedrako koordinatzailea; Durk Gorter, Amsterdamgo Unibersidadeko irakaslea eta Ikerbasque-ko kidea; Lluis Aguiló, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren idazkari nagusia; Santiago Petschen, Nazinoarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gitxituetan aditua. Adituon ekarpenakaz batera, Espainiako legebiltzar autonomoetako hainbat ordezkariren arteko mahai-ingurua izango da.

Bigarren egunean, Euskal Herriko bertako eremu desbardinetako hainbat esperientziaren barri ezagutzeko aukerea izango da: EHU-UPV (Ehulku, Ehutsi, Atezainok euskaraz...), Administrazino orokorra zein tokikoa (Jaurlaritza, Legebiltzarra bera, Lasarteko Udala...), lan-mundua (Eralan, Elay, Innobasque...).


Egitaraua

Urriak 28

* 9:00-9:15: harrerEa eta dokumentazinoaren banaketea.
* 9:15-9:30: Montserrat Auzmendi, Legebiltzarreko Legelari Nagusia: Agurra eta Jardunaldien aurkezpena.
* 9:30: Colin Willians, Galeseko Unibersidadeko irakaslea eta hizkuntza gitxituetan aditua: Sarrera hitzaldia.
* 10:00: Santiago Petschen, Nazinoarteko Harremanetan doktorea eta hizkuntza gitxituetan aditua.
* 10:30: Maria Teresa Cabre, Pompeu Fabra unibersidadea: Terminologia eta hizkuntza-normalizazinoa.
* 11:00: solasaldia eta galderak.
* 11:15: atsedenaldia
* 11:45: Michelle Hegarty, Eskoziako gaelikoaren garapenerako teknikaria: Gaelikoaren egoera administrazino publikoan.
* 12:15: Raymond Renard, Unesco Katedrako koordinatzailea: Belgikako egoera soziolinguistikoa.

Solasaldia
* 15:45: Lluis Aguilo LuciaA, legelaria, Hizkuntzaren Valentziako Akademiaren idazkari nagusia: Hizkuntzaren Akademia Valentziarra eta hizkuntza normalizazinoa Valentziako Erkidegoan.
* 16:15: Mahai-ingurua: Margarida Sanjaume Navarro (Kataluniako Legebiltzarra), Catalin Palmer i Taura (Balear Uharteak), Monica Fernandez Arazmendi (Valentziako Gorteak), Antpnio Blanco Piñeiro (Galiziako Parlamentua).

Urriak 29

* 9:00: Durk Gorter, Amsterdamgo Unibersidadea, Ikerbasque: Administrazinoaren hizkuntza-politikearen garrantzia hizkuntza-normalizazinoan.
* 9:30: Genaro Gomez eta Julio Garcia (Ehulku), Julian Maia (Ehutsi): Teknologia barriak normalizazinoan lagungarri.
* 10:00: Nekane Goikoetxea (Soziolinguistika Klusterra-Eralan): Barrikuntzea hizkuntza normalizazinoan.
* 10:30: Roberto Kerexeta, Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikaria: Liburuak euskeraz katalogetea. Katalogazino arauak.
* 10:50: Aitor Unanue, Lasarteko Udala: Administrazino atal elebidunetako langileen hizkuntza ohituretan eragiteko plana.
* 11:50: Pili Kaltzada, Komunikazino zuzendaria, Innobasque: Barrikuntza eta hizkuntza kudeaketa enpresan.
* 12:00: Iratxe Muxika, Elay: ELAYren hizkuntza-erispideak kalidade-sisteman txertatuta.
* 12:20: Arrate Atxa, EHUko euskerearen erretoreordetzea: Azpidazki eta Atezainok Euskaraz proiektuak.
* 12:40: Zelai Nikolas, legelaria, Eusko Jaurlaritzea: Arau-idazketa elebidunaren beharra.
* 13:00: Aitor Etxebarria, Eusko Legebiltzarreko hizkuntza teknikaria: Euskerearen erabilerea normalizetako plana Eusko Legebiltzarrean.
* 16:00: Jose Luis Lizundia, euskaltzaina, legebiltzarkide ohia: Eusko Legebiltzarraren eginkizuna hizkuntzearen normalizazinoan.
* 16:30: Mahai-ingurua, Eusko Legebiltzarreko taldeak: Bermatzen al dogu elebitasuna?
* 17:30: Arantza Quiroga, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria: Agurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu