Zinegoak Veneziako Off Zirkuituan konbidatua

Bizkaie! 2009-09-03 16:57   Barriak

Irailaren 2tik 5era bitartean, Veneziako Mostraren barruan ospatzen dan jaialdi honetan, Tania Arriagaren 'La espinita' ikusi ahal izango da, Zinegoak-eko igazko edizinoan Publikoaren Saria eskuratu eban euskeraz, gazteleraz eta frantsesez egindako film laburra, hain zuzen.

Zinegoak, Bilboko gay-lesbo-trans Nazinoarteko Zinemaldiak Veneziako Off Zirkuituan parte hartuko dau. Film laburren jaialdi honek ‘queer kultura’ dau ardatz 10. edizino honetan.

Irailaren 2tik 5era bitartean, Veneziako Mostraren barruan ospatzen dan jaialdi honetan, Tania Arriagaren 'La espinita' ikusi ahal izango da, Zinegoak-eko igazko edizinoan Publikoaren Saria eskuratu eban euskeraz, gazteleraz eta frantsesez egindako film laburra, hain zuzen. Horrezaz gan, Gorka Cornejo-ren 'Yo solo miro' lana ikusteko aukerea be izango da, Zinegoak’09 jaialdian parte hartu eban beste euskal produkzinoetako bat.

Pau Guillen Zinegoakeko zuzendariordeak, barriz, San Servolo Irlan leku izango dauen Criss Crossing Project atalean parte hartuko dau gaur, irailak 4, gaueko 23:00etan Off Zirkuituaren egoitzan. Beragaz batera Tania Arriaga be izango da eta Hendaian bizi dan zinemagile nafar honek bere film laburra aurkeztuko dau.

Zinegoak jaialdiagaz batera, Hamburgoko Lesbich Schuwuel Filmtage (Alemania), Amsterdameko Nederlands Transgender Filmfestival (Holanda) eta Esloveniako Ljubljana Gay and Lesbian Film Festival dira aurten Veneziara konbidau dituenak, eduki gay, lesbiko edo transexuala daben ikusentzunezko lanen programazinoan nazinoarte mailan eredu dan jaialdira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu