Pedro Agilerak 'Naufragio' filmaren errodajeari ekingo deutso Errioxan
2009-09-04 15:43 BarriakDatorren astelehenean, hilak 7, zuzendari donostiarra bere bigarren film luzea hasiko da filmetan, Arabako Errioxan; 'Naufragio' izenburuko filmean Solo Turé izango da protagonistea.
Datorren astelehenean, hilak 7, zuzendari donostiarra bere bigarren film luzea hasiko da filmetan, Arabako Errioxan; 'Naufragio' izenburuko filmean Solo Turé izango da protagonistea. Profesionala ez dan aktorea da Turé, Ginea Bissaukoa, eta eraikuntzan lan egiten dau. Bera ez eze, Kandido Uranga, Iñake Irastorza, Julio Perillán, Ruth Armas eta Ramón Barea be aktore lanetan ikusiko doguz filmean. Istorio mistiko eta fantastikoa izango da eta bertan gizon afrikar baten bidaia kontauko da, izan be, aitatu gizon hori Espainiara helduko da erronka misteriotsu bat beteteko asmoz.
Orain dala bi urte, Pedro Aguilera (Donostia, 1977) zinegile euskaldunak kritikariak ezustean atrapau zituan bere lehenengo film luzeagaz. 'La influencia 'izenburupean, emakume baten hondoratze fisiko zein psikologikoa kontetan eban, alkarrizketa gitxi eta ezohiko kodeen bidez, baina indarrez eta originaltasunez. Canneseko Zinegileen Hamabostaldi ospetsuan estreinau zan pelikula hori (baita txalo-zaparradea lortu be), zinemaldi askotan parte hartu eban gero eta Bruselako Cinedecouvertes zinemaldian sari gorena irabazi eban.
Aguilera zuzendari laguntzaile ibili zan Carlos Reygadas zinegile mexikarraren filmetan eta azken horrek egiten dauen zinema mota berezitik gertu dabil.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!