Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko Martxea irailaren 13an

Bizkaie! 2009-09-03 16:22

Helburuak domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea dira. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan dagozan ermita edota eleizak, danetara hogei.

Aurten hogeita bigarren urtea beteko dau 1988an jaio eta honezkero klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

Helburuak domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea dira. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan dagozan ermita edota eleizak, danetara hogei.

Urteroko ohitureari eutsiz, urtekerea herriko plazan izango da, goizeko 07:30etan; ibilbide osoa egiten dabenek hogeita hamabost bat kilometro bete eta hemeretzi ermita edota eleiza bisitauko ditue, aurten be Egiriñako (Gorbeia) Edurretako Amarena bazterrean geratuko baita. Gaztetxuek edo preparauta ez dagozanek ibilbide laburra (18 kilometrokoa) egiteko aukerea izango dabe, Lanbreabe auzunetik helmugara zuzenduz.

Indarrak berreskuratzeko aukerea be izango dabe ibiltariek eta jan-edana hiru tokitan banatuko dabe antolatzaileek: San Justo eta San Andres ermiten inguruetan eta Santiago eleizearen ondoan.

Amaitzerakoan, hogeita hamasei kilometro eroango ditue oinetan parte-hartzaileek, baina seguru hitzorduari erantzuteak merezidu izango dauela, ondare erlijiosoa ezagutzeaz gan, sasoi honetan natureak azaltzen dauen koloreen sinfoniaz gozetako aukera ezin hobea eskainiko dauelako Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko Martxeak.


Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko martxearen zehetasunak

* Izena emotea:
- Irailaren 10a baino lehen: 5 € sartuz BBK-ko kontu-zenbaki honetan : 2095 0335 29 3830586275.
- Egun berean: 06:45etik aurrera, herriko plazan.
- Joko-Alaiko bazkideak eta 14 urtetik beherakoak: doban.
* Urtekerea: 07:30ean, herriko plazan.
* Osasun-zaintza, jan-edana eta kontrol puntuak egongo dira ibilbidean zehar.
* Helmugako kontrola: zabalik egongo da 11:00etatik 15:30era.
* Eguerdiko 13:00etan, zozketa bat egingo da izena emotea pagau daben partaideen artean.
* Amaieran erregalu bana emongo jake parte-hartzaileei.
* Herriko frontoian dutxak zabalik egongo dira.
* Laguntzaileak: Gorbeialde Mendi Nekazaritza Alkartea, Eroski-Bilbondo, Euskaltel, BBK, Norbega-Coca-Cola, Arratiako Gurutze Gorria, Txoko Sagarna eta Ellauri Hotela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu