Lau euskal konpainia izango dira Tarregako Azokan
2009-09-03 10:56 Kulturea'Euskal Teatroa', Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte eszenikoak sustatzeko bultzatu dauen ekimena, aurtengo XXIX. Tarregako Azokan izango da, kaleko artea bultzatzen daben lau ikuskizun tarteko dirala.
Euskal Teatroa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte eszenikoak sustatzeko bultzatu dauen ekimena, aurtengo XXIX. Tarregako Azokan izango da, kaleko artea bultzatzen daben lau ikuskizun tarteko dirala.
Aukeratutako konpainiek irailaren 10etik 13ra antzeztuko dabe Kataluniako herrian. Konpainiak eta antzezlanak honakoak izango dira: Ados Teatroak 'Emotikón' obra antzeztuko dau, 'nork bere barrura eginiko bidaia, oinarrizko emozinoak aurkitzeko prozesua', Ados Teatro konpainiako Garbi Losada zuzendariak jakinarazo dauenez; Blanca Arrietaren Ciento Cincuenta Cuerdas taldeak 'Chalada', giza arimearen inguruko hausnarketea dakarren antzezlana; Turukutupák taldeak 'Rezikletas', perkusino ikuskizuna, kaljira ibiltaria, ohiz kanpoko kontzertua eta Ttukunak konpainiak, barriz, 'Blanc!', Sara eta Maika Gomez txalapartariek antzeztuko dabena.
Jordi Corominas, Tarregako Azokako zuzendari artistikoak, 'Euskal Teatroa'-ren eta Tarregako Azokearen arteko hartu-emonek 'ezkontza sendoa' osotzen dabela eta programeagaz oso pozik dagoala adierazo dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!