Dur&Go'09 Nazinoarteko Eskalada Txapelketea hilaren 7tik 13ra

Bizkaie! 2009-09-07 14:49

Landako Erakustazokaren ondoko plazan garatuko da txapelketea. Dur&Go climbing Masterreko finalak irailaren 12ko zapatuan jokatuko dira, 22:00etan hasita. Euskadiko txapeldun nor dan biharamun eguerdian erabagiko da.

Gaur, hilak 7, hasi eta datorren domekara bitartean, Dur&Go eskaladaren inguruko jaialdi erraldoia ospatuko da Durangon, Landakao Erakustazokan.

Munduko onenak datoz, eta ikuskizuna goi mailakoa izango da. Mutilen artean, Patxi Usobiaga (egungo munduko txapelduna zailtasun frogan), Tomas Mrazek (munduko txapeduna birritan), Chris Sharma (askorentzako eskalatzailerik onena) eta Jorg Verhoeven (Munduko Kopako txapelduna igaz). Horreekaz batera Magnus Midtboe (20 urte) eta Jacob Schuberten (18 urte) lana hurretik jarraitzea komenidu da, etorkizun handiko gazteak baitira. Emakumeen artean, maila ez da eskasagoa: Natalija Gros (boulderrean Europako txapelduna 2008an), Johanna Ernst (gaur egungo munduko txapelduna zailtasunean), Maja Vidmar (World Games-etako nazinoarteko txapelduna aurten) eta Angela Eiter (hiru bider Munduko Kopako txapeldun izana).

Landako Erakustazokaren ondoko plazan garatuko da txapelketea. Dur&Go climbing Masterreko finalak irailaren 12ko zapatuan jokatuko dira, 22:00etan hasita. Euskadiko txapeldun nor dan biharamun eguerdian erabagiko da.

Autofinantzaketarako bidean, aurten sarrerea ordaindu beharko da. Txapelketa ofizial danak ikusteko bonoa 15 euroan dago honezkero salgai, besteak beste, www.ticketmaster.es webgunean, Landako kiroldegian, Liburutegian, Pinondon eta Turismo Bulegoan. Froga bakotxerako sarrerea 10 €koa izango da, beraz bonoagaz % 50ko beherapena dago. Bestetik, heldu bategaz doazen 12 urtetik beherako umeek euro bat baino ez dabe pagauko.

Norgehiagokak garatzen diran bitartean, argi dago protagonista nagusiak nortzuk izango diran. Halan da be, aste osoan zehar, antolatzaileek ahalegin berezia egingo dabe eskaladearen mundua herritarrei eta, batez be, gaztetxuei ezagutzera emoteko. Egunero, astelehenetik zapatura, jasoko dabe inguruko ikastetxeetako gaztetxuen bisitea. Horrezaz gan, Herri Block ekimenak, probatu nahi dauen edonori zabalduko deutso boulderra.

Bestalde, Diman egiten zan moduan, eskalatzaileak bata bestearen kontra zirika apustuak egiten ikusteko aukerea be eskainiko dau Dur&Gok. Parte-hartzaileek ibilbide bana diseinauko dabe; ondoren, bata bestearen ibilbidea osotzen saiatuko dira. Ekimen arrakastatsua izaten da, ikusmin berezia eragiten dauena.


Egitaraua

Irailak 7, astelehena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxuei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren lehen jardunaldia.

Irailak 8, martitzena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxuei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren bigarren jardunaldia.

Irailak 9, eguaztena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxuei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren hirugarren jardunaldia.

Irailak 10, eguena
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxuei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Herri Blockaren laugarren jardunaldia.
- 19:00. Eskalatzaileek Block Masterrerako blokeak eregiko ditue.

Irailak 11, barikua
- 09:30-13:00 eta 14:30-16:00. Ikastetxeetako taldeekin jokoak.
- 17:00-20:00. Gaztetxuei zuzendutako ekintzak.
- 18:00-22:00. Jaialdiaren hasierea. Herri Blockaren bosgarren jardunaldia.
- 22:00-24:00. Dur&Go Climbing Masterrerako sailkatze fasea.
- 24:00-04:00. Herri Blockak jarraituko dau.

Irailak 12, zapatua
- 10:00etatik aurrera eta egun osoz, umeekin ekintzak: tirolina…
- 10:00etatik 22:00etara, Herri Block.
- 10:00etan. Euskadiko Txapelketarako sailkatze fasea.
- 22:00-24:00. Dur&Go Climbing Masterra.
- 24:00-04:00. Herri Blockak jarraituko dau.
- 24:30. Jaia Plateruena kafe antzokian.

Irailak 13, domekea
- 12:00. Euskadiko Txapelketako finalak.
- 17:00. Block Masterra. Txapeldunen arteko desafioa.
- 20:00. Amaiera ekitaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu