Athletic eta Eibar Nikaraguaren alde

Bizkaie! 2009-09-07 10:57

Elorrioko futbol alkartearen ekimenez antolatu da partidua, eta bertan batuko dan dirua Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak Nikaraguan etxe duinak eregiteko dauen proiektura bideratuko da.

Ferixa Nausikoen barruan, Superligan jokatzen daben Athleticeko eta Eibarko emakumeen taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da Elorrioko Eleizalde futbol zelaian, hilaren 8an, 19:00etan. Elorrioko futbol alkartearen ekimenez antolatu da partidua, eta bertan batuko dan dirua Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak Nikaraguan etxe duinak eregiteko dauen proiektura bideratuko da.

Kainaberak Nikaraguagaz dituan hartu-emonak alkarteko kide dan Inma Escribanogaz hasi ziran. Bera lanbidez erizaina da, eta Nikaraguako Mozonte herrixkan ibilten da osasun programetan boluntario. Ondo ezagutzen ditu inguruak, eta Elorrion bertako arazoen barri emon dau azken urteotan. Herrixketako arazo handienetako bat Chagas gaixotasuna da.

Chagas gaixotasuna etxeetako hormetako arrakaletan bizi dan zomorro batek transmitiduten dau. Jente ugari infektetan da gaixotasun larri honegaz. Chagas-ak nerbio sisteman, bihotzean, eta digestino aparatuan eragiten dau, eta tratamentu barik hilkorra izan daiteke. Sufriduten dabenak pobreak diranez, gaixotasunari ez deutsie garrantziarik emoten enpresa farmazeutikoek. Chagas-az gan, Denge eta Malaria gaixotasunei aurre egiteko preminea be badago eskualde horretan.

Mozonten, gainera, gaixotasun horreez gan, osasunerako kaltegarriak diran beste hainbat faktore dagoz: tximini bako ezkaratzak, ondo akondizionau bako komunak, desnutrizinoa, familia handiak espazio txikian... Gauzak holan dirala, etxe barriak egiteko proiektua abiatu dabe Nikaraguan bertako bizilagunek, Inma eta bertako beste boluntario batzuen laguntinoagaz, baita elorriotarren laguntzinoagaz be, Kainaberaren bitartez.

Proiektua apurka-apurka aurrera doa. Etxe barriotako hormak arrakala bakoak dira, teilatu egokiak ditue etxeek, ate eta leihoetan eltxoen kontrako sareak, tximiniak, kanpo aldean komunak, argi-indarra sortzeko eguzki-plakak, frutarbolak... Kontrakoa emoten dauen arren, etxe bat eta inguru egokia eregitea ez da hain karua, 4.000 euro ingurugaz egin daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu