'Guggenheim Abu Dhabi' proiektuaren ganeko batzarrak egin ditue Bilbon

Bizkaie! 2009-09-04 14:43

Aste honetan, Guggenheim Bilbao Museoan Guggenheim Abu Dhabi proiektuan lanean dabilen taldeak hainbat bilera egin ditu. Saio horreetan hogeita hamar bat adituk parte hartu dabe eta batzarren helburua Abu Dhabi-ko arkitektura proiektuaren egungo egoeran sakontzea izan da.

Aste honetan, Guggenheim Bilbao Museoan Guggenheim Abu Dhabi proiektuan lanean dabilen taldeak hainbat bilera egin ditu. Saio horreetan hogeita hamar bat adituk parte hartu dabe. Horreen artean nabarmentzekoak dira Abu Dhabiko lursailaren ordezkariak (TDIC Tourist Development Investment Company), Solomon R. Guggenheim Foundation-eko ordezkariak, Arup, proiektuaz arduratzen dan injinerutza taldearen ordezkariak, Guggenheim Bilbao Museoko langileak eta museo barriaren garapenean lanean ari diran beste zenbait arkitekto eta injineru. Juan Ignacio Vidartek zuzendu ditu bilerak Guggenheim Fundazinoaren Estrategia Globalerako Zuzendari Orokor eta Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi legez.

Helburua Abu Dhabi-ko arkitektura proiektuaren egungo egoeran sakontzea izan da (Oinarrizko Proiektu fasean dago), baita etorkizuneko museoaren funtzionamentuari jagokozan hainbat alderdi garrantzitsu aztertzea be. Horreen artean nabarmentzekoak dira arte zerbitzuen kudeaketea, mantentze lanak, instalazinoak, segurtasun sistemak, kudeaketa eredua eta jarduera. Horreetan guztietan, Guggenheim Bilbao Museoa erreferentzia puntua da Abu Dhabiko proiekturako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu