'Frieden erfahren' bakearen aldeko bizikleta-martxearen erakusketea ikusgai Gernika-Lumon

Bizkaie! 2009-09-04 10:37

Ekimenaren zenbait egoera eta paisaje irudikatzen daben hamar lanek osotzen dabe erakusketea. Ondoren, Pforzheimera eroango ditue Ruiszen lanek eta bertan enkantean jarriko dira. Enkantean lortutako dirua Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiari emongo jako.

Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatutako 'Frieden erfahren' bizikleta-martxearen inguruko erakusketea edegi barri dabe Elai Alai aretoan. Erakusketeak Roland Ruisz txirrindulariak martxearen hamar egunetan egindako lanak batzen ditu.

Ekimenaren zenbait egoera eta paisaje irudikatzen daben hamar lanek osotzen dabe erakusketea. Lanok irailaren 4a arte, barikura arte, izango dira ikusgai 11:00etatik 14:00etara goizez, eta 17:00etatik 19:00ak arte arratsaldez.

Behin erakusketa epea amaituta, Pforzheimera eroango ditue Ruiszen lanek eta bertan enkantean jarriko dira. Enkantean lortutako dirua Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiari emongo jako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu