Begoña Bang-Matu Bizkaia Blues-Jazz Zirkuituan
2008-03-10 13:02 MusikeaBrixton Records euskal zigiluak Begoña Bang-Maturen lan barria kaleratu dau, ‘I am thinking about you’, Orquesta Kingston taldeagaz kaleratzen dauen bigarrena. Reggae, ska-jazz, rocksteady, soul... horrexek doguz Begoñaren osogaiak lan barri honetan.
Kupela erromeriak bizibarritzeko ekinean
2008-03-07 14:32 MusikeaPagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.
Bidasoako XXI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da
2008-03-07 14:12 BertsolaritzeaJatorrizko, argitaratu bako eta beste lehiaketaren batean saritu ez diran bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko dau gaia, doinua eta neurria.
EAEn 2.943 ezkontza izan ziran 2007ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 11,9 gitxiago
2008-03-07 12:05Hiruhileko horretako hileen artean, irailean egin ziran ezkontza gehienak (1.285), eta gero garagarrilean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezela, ezkontza gitxien (393) izan zituan udako hilebetea abuztua izan zan.
No country for old men
2008-03-07 11:31 Zinema kritikakEz dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.
Jone Miren Hernandez: ‘liburutegi eta dokumentazino zentru birtuala bilakatzea da gure helburu nagusia’
2008-03-07 11:05 BarriketanAndresare webgunearen bultzatzaileetakoa
Gradu gitxiagoko ardao barri bat: Altos de la Ermita
2008-03-07 11:04 Jan edanakCasa de la Ermita taldeak teknika barri baten bidez 'alkohol gitxiagoko ardaoa' atara barri dau, % 6´5 - 7 gradukoa, ardao normal baten graduazinoaren erdia dauena. Ardao baltz barri horrek, Altos de la Ermita deiturikoak, merkadua gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen dagoan momentuan sortutakoa bada be, legeak ezarritakoa bete beharko dau.
Mike Oldfielden disko barria lehenengoz entzungai Bilbon
2008-03-07 10:33 MusikeaMartiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko.
1.246 euskal liburu zahar Interneten
2008-03-06 18:44Sareratutako lanen artean, besteak beste, Betolazaren ‘Doctrina Christiana’ (Bilbon, 1596), Euskadin euskeraz argitaratutako lehenengo kristau-ikasbidea, XVI. Mendean euskeraz idatzitako zortzi lanetako bat eta Axularren ‘Güero’-ren lehen edizinoa (Bordele, 1643) kontsultau leikez erabiltzaileak.
'Irradaka', emakume idazleak, margolariak eta musikariak batuko dituan ikuskizuna Ondarroan
2008-03-06 17:47Ondarroako Emakumeen Udal Bardintasun Kontseiluak ekimen ugari preparau ditu martiaren 8aren inguruan 'Emakumeen Nazioarteko Eguna' ospatu eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Horreetariko bat da Irradaka. Martiaren 7an, 22:00etan, herriko Kafe Antzokian, emakumeek egindako saio berezia izango da.
Gogo biziz eta abiadan bueltau da Etsaiak
2008-03-06 14:54 Musikea'Apurtu arte' izenburupean, zortzigarren disko 'ofiziala' atara dau Etsaiak taldeak; 'ofiziala', tartean hainbat bilduma eta lan be izan diralako eta kontzertu bat edo beste be bai. Sasoi bateko erritmo bizia berreskuratuta dator, inoiz galdu izan badabe, behintzat.
UEUko udabarriko zortzi ikastaroetan izena emoteko epea martiaren 14an amaituko da
2008-03-06 13:30Ikastaro laburrak dira, 10 eta 24 ordu bitartekoak, batzuk goizez, beste batzuk arratsaldez edota zapatu goizetan. Irakasleak adituak dira eta ikastaroetan dokumentazinoa eskaintzen da. Gainera, unibersidadeko aukera libreko kreditu moduan amortizau daitekez.
Danetara, 251 lan aurkeztu dira Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketetan
2008-03-06 12:08 BarriakAurten be nabarmendu behar da Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleen parte hartzea. EHUk Unibersidadeko lanik onena saritzeaz ganera, ikasleek parte hartu dabe iraupen laburreko lanak sortzen. Era berean, azpimarratu behar da Nontzefilm-en film kopuru handia jaso dala Euskal Herritik.
'Ero', Jon Martinen analisi psikiatrikoa
2008-03-06 11:37 KultureaBere lehenengo ipuin-liburua idatzi du Jon Martinek, estilo-aniztasuna menperatzen dauenaren esku trebea erakutsiz, baita teknika abil hori narrazinoaren mesedetan jarteko buru azkarra be.
Sarkor gernikarrek 'Su emoten' izeneko diskoa plazaratu dabe
2008-03-06 10:58 MusikeaDiskoaren aurkezpen-kontzertua apirilaren 12an Durangoko Plateruena Antzokian izango da, Anger taldeagaz batera. Lana Altxatune estudioan grabau dabe eta, tartean, Lehiotikan eta Ezinean taldeko abeslarien kolaborazinoak dagoz.
Bilboaldea txapelaren bila
2008-03-06 10:08 BertsolaritzeaSailkapen fasea amaituta, finala baino ez da geratzen, datorren 14an jokatuko dana Bilboko Kafe Antzokian, Ipar Uribe eta Bilboaldeko taldeen artean. Sorpresa handia izan da atzoko saioan Bilboaldekoak finalerako eskubidea lortzea.
Ardura eta erantzukizunen banaketearen beharra gogorarazoko dau Emakundek martiaren 8ko kanpainan
2008-03-05 18:26Emakundeko zuzendari Izaskun Moyuaren eretxiz, errespetuan eta bardintasunean oinarrituriko bizikidetza eredu batek ez deutse bakarrik emakumeei mesede egiten, baita gizonei be.
'Aisa’ programeari esker 52 atzerritar dabilz Gernikan euskerea ikasten
2008-03-05 17:35 Euskerea berbagaiMatrikulazinoaren lehenengo pausua emon ondoren, kalean erabilerea suspertzea dala orain erronka nagusia azpimarratu dabe Gernika-Lumoko Udaleko ordezkariek.
IX. ‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak estilo anitzeko egitaraua dakar
2008-03-05 16:43 Musikea‘Bilbao Distrito Jazz’ programearen bederatzigarren edizinoak, bere identidade ezaugarriak mantentzearen aldeko apustua egin dau, hau da, ikus-entzule guztientzako eta uriko leku desbardinetan, dobako jazz kontzertuak eskaintzearena.
Guraso ezkonbakoen umeen kopuruak gora egin dau
2008-03-05 14:14Eustatek emondako datuen arabera, 2006an jaiotako ume guztien artean, guraso ezkonbakoetatik jaiotakoak 4.958 izan ziran, hau da, jaiotzen % 24,7, 2005ean (% 23,2) baino gehiago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...