Veneziako Mostrako lehiaketa arloan 23 filmek parte hartuko dabe

Bizkaie! 2009-09-02 11:22   Barriak

Veneziako Nazinoarteko Zinemaldiaren 66. edizinoa Giuseppe Tornatoreren 'Baaria' filmagaz hasiko da gaur. Azken 20 urteotan Mostra edegiko dauen lehen italiar filma izango da Tornatorerena, eta Alpeez bestaldeko zine produkzino karuenetako bat.

Zinemaldia eta sail ofiziala edegiko ditu 'Baaria' filmak eta Jaume Balaguero eta Paco Plazaren 'REC 2' espaniar lanagaz hasiko da lehiaketaz kanpoko saila.

Saria lortzeko lehiaketan Tornatoreren 'Baaria' izango da. Emoitza onenak emon izan deutsozan zinera, bildurrezkora, bueltau da Tornatore lan honegaz. Izan be, Tornatorek Oskar saria irabazi eban 'Cinema Paradiso' (1988) edo 'Malena' (2000) lanen bide beretik doa oraingoa be.

Danetara, 23 film luzek parte hartuko dabe lehiaketa arloan eta Ang Lee taiwandarra presidente izango dauen epaimahaiak erabagi beharko dau zeinentzat izango diran sariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu