‘Bilbao Kultura’, Bilboko Udalaren hileroko eta dobako kultur agenda barria sortu da

Bizkaie! 2009-09-02 14:17

Argitalpenak diseinu barritzailea dauka (neurria murriztu eta 16x10 zentimetroko zabalgarri batean kaleratzen da) eta lehengoa baino erabilgarriagoa eta ikusgarriagoa da; gainera, zeinu ulerterraz batzuei esker, dobako jarduerak edo euskeraz egiten diranak begiratu azkar batean identifiketako aukerea errazten dau.

Irailagaz batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak hasierea emon deutso kultura eta aisialdi-jardueren programazino zabalaren ikasturte barriari. Oraingo honetan, barrikuntzak agendearen aurkezpenean be igarten dira, hilebete honetatik aurrera ‘Bilbao Kultura’ izenaz ezagutuko da eta.

Argitalpenak diseinu barritzailea dauka (neurria murriztu eta 16x10 zentimetroko zabalgarri batean kaleratzen da) eta lehengoa baino erabilgarriagoa eta ikusgarriagoa da; gainera, zeinu ulerterraz batzuei esker, dobako jarduerak edo euskeraz egiten diranak begiratu azkar batean identifiketako aukerea errazten dau.

Kultura Sailak ‘Bilbao Kultura’-ren dobako 25.000 ale banatzen ditu hilero (abuztuan izan ezik) udaltegietan, turismo-bulegoetan, kultur zentroetan, saltokietan, hoteletan, tabernetan eta jatetxeetan. Bilboko ia 3.000 etxebizitzetan be jasoten dabe argitalpen hau, agendakulturala@ayto.bilbao.net helbide elektronikoan edo 944 204 429 telefonoan egindako harpidetza-eskaereari esker (hau be dobakoa da).

Horrezaz gan, ‘Bilbao Kultura’-k kultur jarduerak zabaldu eta ezagutarazoteko aukerea eskainiko deutsee jarduera horreen sustatzaileei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu