35.000 lagun erakarri ditu Getxoko 'Letren Terrazak' ekimenak

Bizkaie! 2009-09-01 15:42
Erabiltzaileen % 65 umeak izan dira

Garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra, Letren Terrazak hogeita bosgarren urtez jarraian atara ditue liburuak kalera, helduen eta txikien gozamenerako. Aurten, gainera, txikientzako ekitaldi barriak antolatu dira. Umeek ezin hobeto hartu ditue 'Antxinako jokoak', 'Baretze eta alkartasun jokoak' eta eskulan tailerrak, besteak beste.

Pasa dan astean amaitutako Letren Terrazak ekimena sano arrakastatsua izan da: danetara, 35.000 lagunek bisitau ditue udako liburutegiak (igaz, 33.000 lagun egon ziran udako liburutegietan). Garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra, Letren Terrazak hogeita bosgarren urtez jarraian atara ditue liburuak kalera, helduen eta txikien gozamenerako. Aurten, gainera, txikientzako ekitaldi barriak antolatu dira. Umeek ezin hobeto hartu ditue 'Antxinako jokoak', 'Baretze eta alkartasun jokoak' eta eskulan tailerrak, besteak beste.

Urtero bezela, liburutegiek hiru lekutan bultzatu dabe irakurketea: Areetako eta Algortako Geltokia plazetan eta Andra Mariko Sarri plazan. Leku horreetatik pasau diran erabiltzaileak edade guztietakoak izan dira, nahiz eta umeak nagusi izan. Izan be, 23.000 umek bisitau ditue Letren Terrazak aurten.

Ohi bezela, irakurgai-bilduma berezia aukeratu da liburutegietarako, udan irakurteko aproposak, hain zuzen be. Danetara, euskerazko eta gaztelaniazko 2.500 bat liburu egon dira terrazetan. Maileguei jagokenez, aurten 13.000 baino gehiago egin dira. Horreetako 4.000 euskerazko aleak izan dira.


Aisialdirako gunea

Udako liburutegiak izateaz gan, Getxoko Joko eta Letren Terrazek aisialdirako gune bilakatzea dabe helburu nagusi. Aisialdirako gunea oso arrakastatsua izan da aurten, horren eskaintza bultzatu baita. Batetik, ludoteka bat egin da bigarren aldiz. Bertan, antxinako eta baretze eta alkartasun jokoak egon dira. Bestetik, eskulan tailerrak egon dira terrazetan astelehenetik barikura. Jarduera horreei esker, umeek irakurketea eta jolasak alkartu ahal izan ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu