Ikastolen Elkarteak jokoen katalogoa osotuko daben sei produktu aurkeztu ditu
2007-11-27 10:35'Bokalak', 'Euskal Alfabetoa', 'Txinpartagailua', 'Hitzen Lotoa', 'Bingoa' eta 'Olentzeroren panpina' dira joko barri horreek. Proiektu honen helburua 'gure herri tradizinoan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskeraz garatzea da'.
Eiken AnimaBasque-Business azokea preparetan hasi da
2007-11-26 17:19 BarriakEuskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra AnimaBasque-Business Animazinoaren Nazinoarteko Azokearen preparazino lanetan hasi da klusterraren bazkidea dan Barton Films euskal enpresearen aholkularitza teknikoagaz. Azokearen lehenengo edizinoa 2008ko apirilaren 24an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.
'Ardoaren Negarra' Logela multimediaren sormenezko lanak irabazi dau Urrezko Antzarra saria
2007-11-26 14:43 BarriakBerrogeita sein film aurkeztu dira aurten amaitu barri dan Lekeitioko XXX. Euskal Zine eta Bideo Bilerara. Profesional arloko saridunaz gan, zaletuen mailan, Gentzane Agirre lekeitiarraren All about eves filmak lortu dau saria.
Durangoko Azokako Haur Literatur Aretoko umetxuek Miren Agur Meaberen bisitea izango dabe
2007-11-26 14:09 KultureaBi eta hamabi urte bitarteko umeak literaturearen mundura modu aktiboan hurreratzea da umeen txokoaren helburu nagusia. Miren Agur Meabek abenduaren 5ean bisitauko ditu txikitxuenak baina, horrezaz ganera, beste hainbat ekitaldi izango dira, ipuin kontalariak, magoa, Olentzerori postala...
Jon Maiak be Ilunbeko final handian kantauko dau
2007-11-26 11:42 BertsolaritzeaAstegoienean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian jokatutako bigarren finalerdian, Jon Maiak lortu eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean kantetako zuzeneko txartela 1.300 bertsozaleren aurrean.
Euskeraz egindako ikuskizunen '12 ordu' maratoiaren izango da Erandion abenduaren 1ean
2007-11-26 11:16 Euskerea berbagaiGoizeko 9:00etan hasi eta gaueko bederatziak arte, mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea izango da: musikea, kale antzerkia, kalejirak, pailazoak, umeentzako tailerrak, bertsolariak edota erromeria.
Amaitu da oraingoz abenturea: Brasilen, lehorrean dagoz Basurko eta Gandarias
2007-11-26 10:52 Euskaldunak munduanTransat Jacques Vabre estropadako 4.340 miliak egiteko 21 egun, 7 ordu eta 45 minutu behar izan ditue Gonzalo Gandariasek eta Unai Basurkok.
Guggenheim Bilbao Museoak webgunea barriztau dau
2007-11-26 10:28Museoaren helburu estrategikoak internetera moldatzeko helburuagaz, Bilboko Guggenheim Museoak www.guggenheim-bilbao.es webgunea aurkeztu dau. Artearen sustapenerako eta hezkuntzarako atari izateaz gan, nazinoarteko museoen ingurunean prestigiozko on line erreferentzia izango da.
Jagon bildumearen 5. liburukia aurkeztu dabe Euskaltzaindian
2007-11-23 15:41 Euskerea berbagaiLiburuaren aurkezpenaren ostean, orain dala 25 urte Euskerearen Legea egin ebenei diploma bana emon jake. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazinoko lehendakariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuordeak banatu ditue.
Lions for lambs
2007-11-23 15:04 Zinema kritikakRobert Redford handiak zuzendu dauen Lions for lambs film hau AEBetako kanpo politikeari eta sistemeari egindako kritika zorrotz eta sakon modura saldu gura izan deuskue. Baina, ez daigun geure burua engainau: pelikulea interesgarria da, baina ez ditu behin be kolokan iminten herrialde horretako gizarte egitureari eusten deutsien printzipioak.
Joane Somarriba txirrindularia omenduko dabe Bilboko Aste Olinpikoan
2007-11-23 14:34Astelehenean, zemendiak 26, arratsaldeko 18:30ean inaugurauko dabe Bilboko Aste Olinpikoaren bederatzigarren edizinoa eta zemendiaren 30era arte izango dira ekitaldiak. Somarribari emakumeek kirol munduan daben parte-hartzea zabaltzeko helburuagaz egingo deutsie omenaldia.
Arantza Madariaga: 'gizonezkoen laguntzino barik ezin dogu bardintasuna lortu'
2007-11-23 12:17 BarriketanEmakundeko Idazkari Nagusia
Harrabots! aldizkariaren lehenengo urteurrena ospatuko dabe Donostian
2007-11-23 12:06Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleek sorturiko 'Harrabots!' euskerazko aldizkariak I. Harrabots Eguna egingo dau gaur, zemendiak 23, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), arratsaldeko bostetatik aurrera.
Mabi Revueltaren 'Los amantes ilusorios' obrea inaugurauko dabe Gernikako Euskal Herria Museoan
2007-11-23 10:41 KultureaErakusketea 2008ko urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.
Artisteak bere etxeko bainuontzia hartu eta museoan jartea erabagi dau, ostruken luma baltzakaz tapauta eta ikutzeko moduan iminita.
Drizea apurtu arren, helmugatik hurrago dago Pakea Bizkaia 2009
2007-11-22 18:46 Euskaldunak munduanOrain egun batzuk azalera handieneko spinnaker belea apurtu ostean, bela nagusia altzetako erabilten dan sokea, drizea apurtu arren helmugatik gero eta hurrago dagoz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias.
Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak omenduz saio berezia Getxon
2007-11-22 18:13 Bertsolaritzea‘Omenaldiak aurreko belaunaldietako bertsolariei euren prestigioa itzuli nahi deutse, beren garaian, bertsolaritzea, gure kulturearen beste adierazpen asko bezela, mespretxatuak izan ziralako’ azaldu dau Fredi Paia bertsolariak prentsaurrekoan.
Laboak 'Lekeitioak' lana aurkeztu dau CD formatuan
2007-11-22 17:14 MusikeaEdizino barritua Lekeitioko udaletxean aurkeztu dabe eta bertan izan dira Laboa bera eta bere Marisol Bastida emaztea, besteak beste.
EAEko 25 udalerritako nerabeek horma-irudiak margotuko ditue emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko
2007-11-22 17:06Helburua nerabeak sentsibilizetea da, indarkeria eragin leikien jarrera eta jokabideak identifikau daiezan eta bikote edo talde harremanetan jarrera sexistak ezkutatzen dituen jokabideak atzemoteko baliogarria izan daiten.
Zea Maysek 'Morphina' izeneko diskoa atara dau taldearen hamargarren urteurrenean
2007-11-22 14:54 Musikea'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko', dino Aiora Renteria taldekideak.
Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako.
'Wine Star 2007' saria emon deutsie Errioxako ardaoari
2007-11-22 11:54 Jan edanakEstadu Batuetako entzute handiko Wine Enthusiast aldizkari espezializatuak jakitera emon dau 'Wine Star 2007' saria Errioxako jatorrizko izentapenari emon deutsiela ardaogintzarako urteko lurralde onenaren kategorian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...