Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz
2009-06-17 15:31 Musikea'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.
'Ez dakit sortu barik biziten'. Sorkuntza horretan, bertsolaritzea eta musikea sartzen ditu Jon Enbeitak (Muxika, 1950) eta, sentimentu horren erakusle 'Hainbeste, hain gitxi' izeneko diskoa dogu, Lanku Bertso Zerbitzuak enpresearen eskutik ataratakoa eta gaur Bilbon aurkeztu dauena.
'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda. Oihana Enbeita alabeak ahotsak sartu ditu eta Zihara Enbeita beste alabeak diseinua egin dau. 'Oso pozik egon naz danakaz, musikari bikainak dira, baina pertsona hobeak'. Rafa Rueda be pozik geratu da egindako lanagaz, aurretik Enbeita aurrez aurre ezagutzen ez baeban be, 'oso erakargarria egin jatan proiektua, batetik Jonena zalako eta, bestetik, kronologikoki sasoi askotako kantak batzen ditualako'.
Kanta horreen artean dagoz, besteak beste, martian jaiotako Ekhi lobatxuari egindakoa, jausitako baserri bati idatzitakoa, atzerrian bizi diran euskaldunei eskainitakoa... 'Sortzeko orduan, letrea izan da garrantzitsuena, musikea eta letrea alkarregaz joan dira edo, bestela, letreari musike jarri deutsat, inoiz ez musikea sortu eta gero letrea idatzi'. Filosofia horregaz, Enbeitak bakarlarien munduan dagoan hutsunea beteteko aldarrikapena egin dau.
Kontzertuak uda ostetik aurrera eskainiko ditu, bakarlari legez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!