Neil Young musikaria omenduko dabe Grammy sarien astean

Bizkaie! 2009-08-13 10:55   Musikea

Gau-emonaldia datorren urteko urtarrilaren 29an ospatuko da, Grammy sariak banatu baino egun bi lehenago. Young musikariaren arrakasta profesional eta ongintzako lanak aintzatetsiko ditue.

Neil Young musikaria omenduko dabe Grammy sarien astean AEBetako Musika Akademiaren MusiCares Fundazinoak urtero artista arrakastatsuren bat aintzatesteko egiten dauen ekimenaren barruan.

Gau-emonaldia datorren urteko urtarrilaren 29an ospatuko da, Grammy sariak banatu baino egun bi lehenago. Young musikariaren arrakasta profesional eta ongintzako lanak aintzatetsiko ditue.

'Osotasun artistiko eta kreatibidade inkonoklastaren estandarra eregi dau Neil Youngek lau hamarkadatan', adierazo dau Neil PortNowk, Akademiako eta MusiCares Fundazinoko zuzendariak.

AEBetan urtero ospatzen dan musika sarien ekitaldirik garrantzitsuenaren aurretik ospatzen dan jaian jasoko dau musikariak omenaldia. Bertan, pertsona famatuen artikuluen enkantea be egiten da ongintzarako helburuakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu