Güeñesko Arenatzarte parkean Mikel Lertxundiren 'Natura eta oreka' erakusketea jarri dabe ikusgai

Bizkaie! 2009-08-13 11:02   Kulturea

Kanpoan, parkean zehar, sei eskultura handi dagoz. Erakusketa eratzerakoan lekua eta artelanak alkarren lagungarri eta osogarri izatea topau dau artisteak, artea eta naturea batzen dituan irudi eredugarria sortzeko. Artelan gehienak lekurako berenberegi egin ditu.

Güeñesko Arenatzarte parkean Mikel Lertxundiren 'Natura eta oreka' erakusketea jarri dabe ikusgai. Eduki didaktiko handia dauen erakusketea da eta 2007an sortutako Güeñeseko Eskultura Parkeagaz bat egiten dau.

Kanpoan, parkean zehar, sei eskultura handi dagoz. Erakusketa eratzerakoan lekua eta artelanak alkarren lagungarri eta osogarri izatea topau dau artisteak, artea eta naturea batzen dituan irudi eredugarria sortzeko. Artelan gehienak lekurako berenberegi egin ditu.

Barruko aretoan, bestalde, neurri ertaineko eta txikiko 20 pieza dagoz: eskulturak, marrazkiak eta argazkiak, kanpoko lanakaz lotura estua dabenak. Danak, kanpokoak zein barrukoak, Lertxundik jarraitu dauen prozesu kreatiboaren erakusle dira, hori izan baita erakusketa honetan islatu gura izan dauena: hiru hamarkadatan landu eta garatu dituan balio eta kontzeptuen adibide garrantzitsuenak agertzea.

Kanpoko eskultura handietako bat, 'Bakoitzari berea' izenekoa, parkean geratuko da betiko, Güeñesko Udalak Arenatzarte parkeko eskultura bildumea osotzeko erosita, aurretik Koldobika Jauregi, Angel Garraza eta Roscubas anaiei erositakoakaz batera.

'Natura eta Oreka' erakusketea abendura arte egongo da ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu