'Checkpoint Rock-Kantuak Palestinatik' Fermin Muguruzaren dokumentala Palestinan estreinauko dabe
2009-08-13 13:05 BarriakEstreinaldia abuztuaren 19an izango da Ramalako Alkabasa antzoki eta zinematekan. Proiekzinoa eta gero, musika jaialdi bat izango da Ramalan eta filmean agiri diran abeslari eta musika taldeak arituko dira Muguruzagaz batera.
'Checkpoint Rock-Kantuak Palestinatik' Fermin Muguruzaren dokumentala Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldiaren amaiera-ekitaldian pantailaratu zan lehenengoz. Orain, Palestinan bertan estreinauko dabe eta musikari irundarra bertan izango da filmeko gainontzeko artistakaz batera.
Estreinaldia abuztuaren 19an izango da Ramalako Alkabasa antzoki eta zinematekan. Proiekzinoa eta gero, musika jaialdi bat izango da Ramalan eta filmean agiri diran abeslari eta musika taldeak arituko dira Muguruzagaz batera.
Ondoren, abuztuaren 21ean Haifako Almidan antzokian estreinauko dabe, abuztuaren 23an Akkako Allaz aretoan eta 24an Nazaretheko Alyakhur antzokian.
Abuztuaren 22an, Muguruza bertan dagoala aprobetxauta, Haifako Al Black Door aretoan, musikari palestinarren bilkura-kontzertua egingo da pelikulan azaltzen diran hainbat protagonistaren parte hartzeagaz eta, ganera, Dam hip hop taldea, musika tradizionaleko Walla´at taldea, Safaa Arapiyat emakume raperoa, Amal Murkus abeslari ezaguna, Khalas talde rockeroa eta Caramel Project DJak, DJ Bruno eta DJ Sami Matar be arituko dira zuzenean.
'Checkpoint Rock-Kantuak Palestinatik'filma Europako areto komertzialetan be estreinauko da datorren irailaren amaieran edo urriaren hasieran. Dokumentalaren soinu-bandea kalean da honezkero, Talka diskoetxearen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!