Pablo Antoñana idazle nafarra hil da

Bizkaie! 2009-08-17 15:08   kulturbiz

Eusko Ikaskuntzako kidea zan Antoñana. 1996an Vianako printzea saria jaso eban eta 2007an Manuel Irujo saria, besteak beste. Frankismo garaian, euskal kulturearen alde lan handia egin eban idazleak, baita ondorengo urteetan be. Gaztelaniaz idazten eban eta literatureagazko konpromiso argia eta etikoa eukan; horregaitik, XX. mendearen bigarren erdialdeko idazle nafar garrantzitsuena izan zala esan daiteke.

Pablo Antoñana idazle eta artikulugilea (Viana, Nafarroa, 1927) abuztuaren 14an hil zan Iruñean, gaixotasun luze baten ondorioz. Abenduan bihotzeko ebakuntzea egin eutsen eta, ordutik, haren osasunak ez eban onera egin.

Eusko Ikaskuntzako kidea zan Antoñana. 1996an Vianako printzea saria jaso eban eta 2007an Manuel Irujo saria, besteak beste. Frankismo garaian, euskal kulturearen alde lan handia egin eban idazleak, baita ondorengo urteetan be. Gaztelaniaz idazten eban eta literatureagazko konpromiso argia eta etikoa eukan; horregaitik, XX. mendearen bigarren erdialdeko idazle nafar garrantzitsuena izan zala esan daiteke.

Vianako idazlea hogei urtegaz hasi zan Amanecer egunkarian idazten eta Domingo astekarian be idatzi eban. Ordutik, liburu ugari argitaratu zituan: 'No estamos solos' (Sesamo saria), 'El tiempo no está con nosotros' (Donostia Hiria saria), 'La cuerda rota' (Nadal sarian finalista), 'Memoria, divagación, periodismo eta Último viaje y otras fábulas...'. Kolaborazinoei jagokenean, Garako Mugalari gehigarrian, Diario de Navarra-n, Navarra Hoy-n eta Diario de Noticias-en be idatzi eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu