Mybilbaobizkaia.com, Bizkaitik mundurako ate birtuala

Bizkaie! 2009-08-12 15:17

Webgune barritzailearen helburua bikotxa da: turismo sektorea batzea eta sarea Bizkaiko turismo produktuak mundura zabaltzeko erabiltea. Holan, Bizkaiko turismo arloan dagozan agente desbardinen produktu eta proposamenak edozeinentzako eskuragarri jarten ditu

www.mybilbaobizkaia.com webgunea Bizkaiko Lurrraldearen turismo eskeintza eta proposamenak mundura zabalduko dituen ate modura aurkeztu dabe gaur. Aurkezpena Patxi Sierra-Sesumaga, Udal Harremanak eta Herri Administrazino foru diputaduak eta Turismoa Sustatzeko zuzendari Gabino Martinez de Arenazak egin dabe.

Webgune barritzailearen helburua bikotxa da: turismo sektorea batzea eta sarea Bizkaiko turismo produktuak mundura zabaltzeko erabiltea.

www.mybilbaobizkaia.com webguneak Bizkaiko turismo arloan dagozan agente desbardinen produktu eta proposamenak edozeinentzako eskuragarri jarten ditu eta, horregaz batera, bizkaitar eta bisitari guztiek euren eretxi edo proposamenak agertzeko lekua be eskaintzen dau.

Martinez de Arenazak webgunearen arlo praktikoak azaldu ditu eta, haren esanetan, 'webguneak Bilbo eta Bizkaian turismoa sustatzeko komunidade birtual barria eratuko dau'. Iruzkinak, bideoak, argazkiak, 'Ezagutu Bizkaia', produktuen eskaintzea, blogak eta beste hainbat atal topau daitekez webgunean. 'Bizkaiko turismo arloko domeinu berezi bat sortu da, informazinoa transmitiduteko modu desbardin eta barriagaz', zehaztu dau. 'Ganera, oinarrizko konpromiso bat beteten dogu, Bilbo eta Bizkaiko turismo sektoreari espazio nabarmena eskainiz; azken batean, sektorearen alkarlana eta batasuna'.

Webguneak, oraingoz, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakur daiteke baina aurrerantzean beste hainbat hizkuntzatan eskaintzea da amesa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu