'Sin nombre' filmak zabalduko dau Donostiako Zinemaldiaren 'Horizontes Latinos' saila
2009-08-19 11:31 BarriakCary Joji Fukunaga estadubatuarrak zuzendutako AEBen eta Mexikoren arteko produkzino horrek oso harrera ona izan eban Sundance jaialdian. Zuzendari onenaren saria jaso eban Fukunagak, eta argazkilari onenarena Adriano Goldmanek. Hondurasetik AEBetara Mexikon barrena emigretan dauen Sayra gaztea da filmeko protagonistea.
Cary Joji Fukunaga estadubatuarrak zuzendutako Sin nombre filmak zabalduko dau Donostiako Zinemaldiaren 'Horizontes Latinos' saila. AEBen eta Mexikoren arteko produkzino horrek oso harrera ona izan eban Sundance jaialdian. Zuzendari onenaren saria jaso eban Fukunagak, eta argazkilari onenarena Adriano Goldmanek. Hondurasetik AEBetara Mexikon barrena emigretan dauen Sayra gaztea da filmeko protagonistea.
Horizontes Latinos sailean hamahiru film lehiatuko dira, 35.000 euroko saria eskuratzeko helburuagaz. Argentina, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru eta Uruguain produzidutako filmak dira, horreetako batzuk Europako herrialdeen, AEBen eta Kanadaren laguntzinoagaz.
Parte hartzaileen zerrendan, film ezagun batzuk agiri dira. Berbarako, Israel Adrian Caetano zuzendari argentinarrak Francia izeneko lana aurkeztuko dau Donostian. Berlinalen Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso barri duen filma hau be nabarmentzen da: Adrian Biniez uruguaitarraren Gigante. Canneseko jaialdiaren azken ekitaldian sail ofizialetik kanpo aurkeztutakoak be egongo dira Donostian, Huacho (Alejandro Fernandez Alamendras), Los viajes del viento (Ciro Guerra) eta Daniel y Ana (Michel Franco) kasurako.
Horizontes Latinos saila honako bost film honeek be osotzen dabe: El árbol (Carlos Serrano Azcona) -Rotterdamgo jaialdian parte hartu dau-, Contracorriente (Javier Fuentes-Leon), Ilusiones ópticas (Cristian Jimenez), La invención de la carne (Santiago Loza) -Locarnoko jaialdian estreinau barri da- eta Perpetuum mobile (Nicolas Pereda).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!