Igor Calzada ikertzaile euskalduna Madrilen saritua
2008-05-29 12:16
Igor Calzadak bart jaso eban saria Asturiaseko printzearen eskutik ‘Euskal Hiria: Euskadi eta Barrikuntza Soziala’ izeneko ikerketa proiektuagaitik.
Ikertzaile euskalduna, egun, University of Nevada, Reno - Center for Basque Studies-en (UNR-CBS) dago Visiting Scholar moduan.
Ikerketa proiektu hau, UNR-CBS-rgaz lankidetzan egin dau, Joseba Zulaikaren (UNR-CBS-ko Zuzendaria) zuzendaritzapean. Ikerketa zentro honek urtero konbidatzen ditu ikerketa alor anitzeko adituak bertan egotera: Egun Bernardo Atxaga idazlea dago (2008 Douglass Scholar-ra) eta laster Javier Echeverría filosofoa be izango da (2009 Douglass Scholar-ra).
Informazino gehiago:
http://basque.unr.edu/02/2.1t/2.1.1.news.htm#calzada http://www.igorcalzada.com
Igor Calzadak, Mondragon Corporación Cooperativa-ren barruan dihardu zortzi urtez baino gehiago, Mondragon Unibersidadea eta MIK-en Ikertzaile legez. Urte honeen buruan, Euskadiko hainbat enpresa eta erakundeetarako lan egin dau; horreekaz alkarlanean, Barrikuntza Soziala eta Sormenaren garrantzia gizarteratu eta jorratuz, proiektuz proiektu. Azken batean, bere lanaren ardatz nagusienak, oinarrian, Barrikuntza Soziala eta Sormena, Euskal Herriaren garapen ekonomiko, gizarte kohesino eta kulturearen demokratizazinoaren faktore ezinbestekotzat joten ditu. Era berean, faktore horreek bultzatzea ezinbestekotzat joten dau datozen 10 urteotako Euskal Herria, Euskal Uria bilakatze prozesu horretan.
Ikerketa lan honetan, funtsean Euskal Uriaren kontzeptua ikuspuntu sozioekonomikotik jorratzea proposatzen dau.
Harremanetarako:
icalzada@yahoo.com // calzada@mik.es
skype icalzada +00 34 618302761
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!