'Euskarazoka', euskerazko argitalpenen azoka berezia Gernika-Lumon
2008-05-28 14:04 KultureaUdaleko Euskera Zerbitzuak azken urteotako euskarazko argitalpenak salgai jarriko ditu, prezio sinbolikoan, hileko lehenengo zapatuetako azoka berezietan.
Azken urteetan argitaratu edo eskuratutako materiala jentaurreratu eta salgai jarriko dau hirugarren urtez Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Zerbitzuak 'Euskarazoka' egitasmoaren bitartez, Urdaibai Rugby Eskolako begiraleen laguntzinoagaz. Euskera saileko zinegotzia Idoia Fernándezek dinoanez, 'aurreko saio bietan bataz beste 40 ale saldu ziran ekitaldi bakotxean, guk inondik inora be pentsa ez genduan kopurua. Kontuan izanda eskutik eskura familian erabiliko dan materiala dala eta erosten dauenak borondatez hartzen dauela, modu horretan zabaldutako argitalpen honeek eragina biderkatu egiten dabe euskeraren onerako'.
Kanpaina hau hileko lehenengo zapatuetako azoka berezietan egingo da –bagilak 7, garagarrilak 5, abuztuak 2, irailak 6, urriak 4, zemendiak 1, abenduak 6- goizeko 10:00etan hasi eta 14:00etara bitartean. Bertan, euskerazko hainbat produktu salgai jarriko dira prezio sinbolikoan. Horreen artean, Euskera Zerbitzuak eskolakaz alkarlanean argitaraturikoak, beste hainbat erakundek jorratutakoak eta eskuratutako ganerako material interesgarriak topau ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!