V. Txistulari Eguna ospatuko da Bakion bagilaren 7an

Bizkaie! 2008-05-28 14:18   Musikea

Herri desbardinetako txistulari taldeak izango dira bertan. Bakioko taldeaz gan, Barakaldoko, Bermeoko, Mungiako, Zornotzako eta Bilboko taldeek eskainiko dabenaz be disfrutetako aukerea izango da.

Txistuen doinuek musikaz beteko ditue, aurten be, Bakioko kaleak. Datorren bagilaren 7an, zapatua, Txistulari Egunaren bosgarren edizinoa ospatuko da herri bizkaitarrean. Herri desbardinetako txistulari taldeak izango dira bertan. Bakioko taldeaz gan, Barakaldoko, Bermeoko, Mungiako, Zornotzako eta Bilboko taldeek eskainiko dabenaz be disfrutetako aukerea izango da. Bakioko Kultur Etxeak eta Bakioko Txistulari Taldeak antolatutako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

V. Txistulari Egunaren programa ofizialari goizeko 11.30ean emongo jako hasiera udaletxeko plazan izango dan Alboradeagaz. Bertan, taldeek alkarregaz joko dabe. Ondoren, 12.00etatik aurrera, txistulari talde bakotxak bere kalejira propioari ekingo deutso Bakioko kaleetatik. Jaia herriko gunerik gehienetara ailegetea da antolatzaileen asmoa. Kalejirak amaitu ostean eta 13.00etan hasita, txistulari eta tronpeta taldeen kontzertuak izango dira leku desbardinetan, barriro be talde guztien parte-hartzeagaz: lehenengo Muelle Puntan; gero, Sabino Arana Etorbidean; eta, azkenik, Bentako Plazan. Emonaldi horreekaz amaituko da goizeko jardunaldia. Ondoren, txistulariek bazkaria izango dabe eta musikarik ez da faltauko.

Programari arratsaldean berrekingo jako, 20.00etan. Barakaldoko Udal Txistulari Taldeak kontzertu berezia eskainiko du tronpetak, perkusino eta pianoagaz batera. Saio hori Karmengo Amaren Kaperan egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu